Kale-argi
Kale-argiak[1] bide publikoak argiztatzeko erabiltzen diren argiontzi finkoak dira, zutoin baten gainean edo eraikin bateko horman ezarriak. Helburua, argi gutxi dagoen uneetan, jarduerak behar bezala eta segurtasunez garatzeko ikuspen egokia ematea da.
Oro har, argiteria publikoa bide publikoak, parke publikoak eta zuzenbide pribatuko edo publikoko pertsona natural edo juridiko baten ardurapean ez dauden zirkulazio libreko gainerako espazioak argiztatzen dituen zerbitzu publikoa da. Instalatu eta mantentzeaz arduratzen dena udal-zerbitzua da, baina errepide edo bide-azpiegitura garrantzitsuetan gobernu zentralari edo eskualdeari dagokio zeregin hori. Munduko argiteria publiko gehienak sodio-lurrunezko, merkurio-lurrunezko eta LED lanparenak dira.
Historia
aldatuArgiontziak antzinatik erabili dira [2], apaintzeko baino gehiago argiztatzeko. Batzuek olio-metxa erabiltzen zuten, eta beste batzuek, berriz, kandela babestuak. Euskal Herrian ohikoa izan zen erregaitzat lumera erabiltzea. Argia pasarazteko, babesgarri gardena edo zeharrargia behar izaten da. Beirazko xaflak garatu aurretik, animalia-adar mehetua eta xaflatua erabili izan zen leiho zeharrargitzat. Batzuetan, metalezko argiontzia zulotxoz betea zegoen argia pasarazteko. Ekialdean papera eta zeta ere erabiltzen da oraindik ere.
Erdi Arotik aurrera, Ekialde Erdiko hiriek gauzainak kontratatu zituzten gauez kaleak patruilatzeko, krimena uxatzeko asmoz [3]. Gauzain bakoitzak argiontzi bat zeraman ilunpetik babesteko eta gutxienez XVIII. mendera arte iraun zuen.
XVI. mendetik aurrera, espazio publikoak gero eta gehiago argiztatu ziren argiontzi finkoekin [4], batez ere beirazko leihodun argiontziak asmatu ondoren, argiztapena izugarri handitu baitzuen. 1588an, Parisko Udalbatzak kale-kantoi bakoitzean zuzi bat ezarri eta pizteko agindua eman zuen [5], eta 1594an poliziak argiontziengatik ordeztu zituen. 1667tik aurrera, Luis XIV.aren erregealdian, milaka kaleargi jarri ziren Parisko kale eta kantoietan. Sistema horri esker, 18 metroro zeuden argiontziak, kale erdian soka batetik 6 metrora esekita.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Kale-argi». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-13.)
- ↑ (Ingelesez) A rare Roman lantern (Ipswich). jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017) (Noiz kontsultatua: 2018-3-30).
- ↑ (Ingelesez) Jovinelly, Joann; Netelkos, Jason. (2007). The Crafts and Culture of a Medieval Town. New York, New York: The Rosen Publishing Group, Inc. ISBN 978-1-4042-0761-5..
- ↑ (Ingelesez) Schivelbusch, Wolfgang. (1987). «The Policing of Street Lighting» Everyday Life (Yale University Press) 73: 61–74. doi: ..
- ↑ (Ingelesez) Tucker, Holly. (2017-3-22). «How Paris Became the City of Light: Louis XIV hires the city's first police chief» Lapham's Quarterly (Noiz kontsultatua: 2020-2-17).