Kalagorriko geltokia

Espainiako tren geltokia

Kalagorri (Calahorra, gaztelaniaz eta ofizialki) Errioxako Autonomia Erkidegoko Kalagorri udalerriko geltokia da. Renfe Operadorako distantzia Ertain eta Luzeko zerbitzuak ditu.

Kalagorri
Calahorra
Hurrengo trenak
Calahorra - Estación de tren.JPG
Geltokiko eraikina
Lineak

Feculas Trena  Rincon de Soto
Kokapena
Udalerria Kalagorri,  Espainia
Geltokiaren datuak
Kodea 81108
Irekiera 1863ko abuztuaren 31a
Nasak 2
Trenbideak 4
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Distantzia ertaina 22  Zaragoza Logroño

EgoeraAldatu

Geltokia Castejon—Bilbo burdinbidearen 27,70 kilometro-puntuan dago, 324 metroko altueran, Lodosa eta Rincon de Soto geltokien artean. Tartea bide bakarrikoa da eta elektrifikatuta dago.[1]

HistoriaAldatu

Geltokia 1863ko abuztuaren 31an inauguratu zen Castejon - Haro tartea martxan jarri zenean Castejon—Bilbo burdinbidea erradialean.

Berehala, konpainia hondatu egin zen eta Norteko konpainiak bere gain hartu zuen. Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de Españaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[2]

GeltokiaAldatu

Hirigunearen ipar-ekialdean dago. Bidaiarientzako eraikina, jatorrizko diseinua mantentzen ez duena, laukizuzen formako oinarria eta bi altuera ditu. Ageriko adreiluz eraikita dago, eta metalezko markesina bat du atxikita, nasa nagusia partzialki estaltzen duena. 1, 2, 3 eta 5 zenbakidun lau bide ditu. Batetik besterako aldaketak maila berean egiten dira.

Itxarongela, txartelen salmenta, komunak, autoen alokairua, banku-zerbitzuak, posta-zerbitzuak eta desgaitasuna duten pertsonei egokitutako zerbitzuak ditu. Kanpoaldean aparkaleku bat dago.

ZerbitzuakAldatu

    [3][4]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Madrid–Puerta de Atocha Castejon    Logroño
Bartzelona–Sants Castejon    Logroño Bilbo–Abando Indalecio Prieto
    [5]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Zaragoza–Delicias Rincon de Soto 22 Feculas–Nafarroa Logroño

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu