Kabriana Arabako Lantaron udalerriko herri hustua da, Komunioi kontzejuan dagoena. Legar-hobiez beterik, izen bereko urmael bat du.

Kabriana
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaKomunioi
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°42′25″N 2°58′29″W / 42.70699°N 2.97485°W / 42.70699; -2.97485
Demografia

Jada 1709an Gure Amaren omenezko eliza bat zuen, XIX. mendean desagertu zena. Bere hondarrak Salcedoko elizara eraman zituzten.[1]

Erromatar villa aldatu

Antzinarotik izan zituen biztanleak, herrian erromatar berantiarreko nekropoli bat dago (Inperio Behekoa), villa bat eta hilobi batzuez osaturik dagoena. Astorga eta Bordele lotzen zituen erromatar galtzada bertatik pasatzen zen[2].

Mosaiko ederrak ere aurkitu dituzte villa horretan. Batean, lau urtaroak irudikatzen dituzten emakumeak ageri dira, bi griforekin batera. Beste batean Minerva ehiztaria agertzen da orein baten aurrean[3].

Bertan topaturiko aztarnak Arabako Arkeologia Museora eta Burgoskora (terra sigillatak eta Maxentzio usurpatzailearen garaiko altxortxo bat batez ere)[4] eraman zituzten.

Erreferentziak aldatu

  1. López de Guereñu Galarraga, Gerardo. (1957). Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. in: Onomasticon Vasconiae. 5 Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, 543 or. ISBN 8485479483..
  2. «Kabriana - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  3. (Gaztelaniaz) «CABRIANA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  4. www.museodeburgos.com

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa