Mata Hari

Herbeheretako dantzari exotiko eta espioia

Margaretha Geertruida Zelle, Mata Hari izenez ezagunagoa (Leeuwarden, Herbehereak, 1876ko abuztuaren 7a - Vincennes, Frantzia, 1917ko urriaren 15a) striptease dantzari ospetsua, kortesana eta espia herbeheretarra izan zen. Lehen Mundu Gerran Alemaniarrentzako espioitza egiteagatik eta traizioagatik heriotza-zigorra ezarri zioten frantsesek. Fusilamendu bidezko exekuzioa 1917ko urriaren 15ean gauzatu zen Vincennesko gazteluan.

Mata Hari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargaretha Geertruida Zelle
JaiotzaLeeuwarden1876ko abuztuaren 7a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
BizilekuaEkialdeko Herbeheretar Indiak
Veneziako probintzia
Haga
Madril
Prison Saint-Lazare (en) Itzuli
HeriotzaVincennes eta Vincenneseko gaztelua1917ko urriaren 15a (41 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
AitaAdam Zelle
AmaAntje van der Meulen
Ezkontidea(k)Rudolph MacLeod  (1895eko uztailaren 11 -  1902)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakkortesaua, espioia eta exotic dancer (en) Itzuli
Altuera173 zentimetro
Enplegatzailea(k)Émile Guimet
Deuxième Bureau (en) Itzuli
Georges Ladoux  (1916ko irailaren 2a -
Izengoitia(k)Mata Hari
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm1299792 Musicbrainz: 87dec2f5-0c58-43dc-bb4f-1ef9702c8bdf Find a Grave: 5820 Edit the value on Wikidata

Haren izena mathahari malaysieratik dator eta eguzki esan nahi du (hitzez hitz, "eguneko begia")[1].

Biografia aldatu

 
Mata Hari bere senarrarekin,
Rudolf MacLeod

Adam Zelle kapelagilea (1840-1910) eta Antje van der Meulen (1842-1891) zituen guraso. Hiru neba gazteago ere bazituen. Geroago, gurasoak dibortziatu egin ziren eta aita berriro ere ezkondu zen Susanna Catharina ten Hooverekin (1844-1913). Aurrerago, bere ama hil zenean, Margaretha bere aitabitxiarekin joan zen bizitzera.

Eskola berezi batean ikasten hasi zen, zeinetan ikasi bitartean irakasle izateko trebatzen baitzituzten. Bertan, zuzendari batek jazarri omen zuen. Ondorioz, osabak eskolatik atera eta berarekin bizitzera eraman zuen Margaretha.

Garaiko zurrumurruek arbaso asiarrak zituela zioten arren, badirudi hori ez dela egia, bi gurasoak herbeheratarrak eta arbaso europarrak zituenak baitziren.

Ia 19 urte zituela Rudolf MacLeod militarrarekin ezkondu zen 1895ko uztailaren 1ean. Ez zuten elkar ezagutzen eta gutun bidezko komunikazio labur baten ondoren, Amsterdamen ezkondu ziren. Berehala bikotea Javara bizitzera joan zen, bertan destinatu zutelako MacLeod.

Bi seme-alaba izan zituzten: Norman John, 1897ko urtarrilaren 30ean jaioa, eta Louise Jeanne, 1898ko maiatzaren 2an jaioa. Bi semeak sifilisak gaixotuak zirenez (gurasoengandik jaso zuten eritasuna), 1899an Norman-John hil egin zen. Heriotza sifilisarengatik izan zela uste izan bazen ere geroago pozoituta hil zen. MacLeodek gaizki tratatutako zerbitzari bat gertatu zen hilketa antolatu zuena: emaztea familiaren etxera bidali zuen, eta harexek pozoitu zituen umeak.

Familiarentzat kolpe latza izan zen. Ondorioz, Mata Hariren senarra edaten hasi zen, eta ez zen askotan etxetik agertzen. Esaten denez, bakardade honek Mata Hari javatar kulturarekin eta ekialdeko maitasun teknikekin lehen harremanak izatera eraman zuen, bereiziki dantza folkloriko balinesekin. Urte batzuk geroago, luxuzko kortesana gisa ospe handia emango zioten.

Dantzari exotikoa eta kortesana aldatu

Europara itzulitakoan, Margaretha eta McLeod bereizi egin ziren, 1903an. Hasieran alabaren zaintza eskuratu zuen Margarethak, baina senarrak Javan izan zuen bizi lizunari buruzko lekukotasunen ondorioz, galdu egin zuen alabaren zaintzaz ebazteko epaiketa. Geroago, Parisen, moda diseinatzaileen modelo gisa ere huts egin zuen. Porrot honek trauma handia eragin zion, bizitzeko baliabide ekonomikorik ez baitzuen orduan.

Geroago, berriz, Parisera itzuli zen, kemenez betea, eta, batetik, amagandik jaso zituen hazpegi exotikoez baliatuz; eta bestetik, Javako egonaldian ikasitako ezagutzak erakutsiz, pertsonaia bat sortu zuen: Mata Hari, Javako printzesa. Sasoi hartan, XIX. mende-amaieran, puri-purian zen literatura erromantikoak goretsi egiten zuen ekialdeko kulturen irudi lausoa, eta ongi zetorkion hori Margarethari. Baldintza hauek aprobetxatuz, Javako ustezko printzesa gisa, dantzari exotiko gisa lan egin zuen, striptease ikuskizunen protagonista bihurtuz. Gezurrak, irudimenak, eta egoera ekonomiko kaxkarra gainditzeko gogoak, emaitzak ekartzen hasi ziren, eta ondorio mesedegarriak ikusita, ohikoa bihurtu zen. Parisen, bere dantza ikuskizunak lehen ilaratik ikusteko borrokak gertatu ziren, hainbestekoa zen-eta haren entzutea. Kortesana ere izan zen; funtzionario militar ugarirekin, maila altuko politikariekin, eta oro har, maila altuko gizartearekin ezkutuko harremanak izan zituen.

Dantzari gisa zuen ospea goraka zihoan, baina ordurako ez zen hain gaztea, eta erakargarritasun fisikoa galtzen zihoan heinean, sarriago aritu zen kortesana, sortu zuen mitoaz baliatuz, ohituta zegoen gastu-mailari eutsi ahal izatekotan.

Garai hartan, haren aitarekin bizi zen bere alaba berreskuratzen saiatu zen, baina ezinezkoa gertatu zitzaion. Haren giltzaria bidali zuen, zenbait orduz haurraren eskola aurrean zain egon ondoren, esku hutsik itzuli zena. Izan ere, egun hartan, alabaren aita alabaren bila joan zen. Neskatxa hura Herbehereetan hil zen bihotzeko baten ondorioz, bere ama hil ondoren, bitxia bada ere, itxaropen handiak jarrita zituen Javarako bidaia bat egin baino egun batzuk lehenago.

Espioia aldatu

1917an, Gerra Handia gisa ezaguna zen Lehen Mundu Gerra amaitu baino 7 hilabete lehenago, Frantzian epaitu zuten, espioitza-lanak egitea leporatuz. Alemaniarentzako agente bikoitz bat izatea eta milaka soldaduren heriotza eragin izana egotzi zioten. Hala, froga sendorik gabe eta egungo epaiketa batean batere fundamenturik izango ez zuten frogatu gabeko hipotesietan oinarrituz, erruduntzat jo zuten. Margaretharen sorterriko elkarte batek, geroago, Justizia Ministerioari kasua ostera ere aztertzeko eskatu zion, baina eskakizun horri ez zioten kasurik egin.

Fusilatze pelotoi batek exekutatu zuen 1917ko urriaren 15ean. Elezaharrak dioenez, pelotoi hartako soldaduei, begietan benda bana jarri behar izan zieten, Mata Hariren erakargarritasunak limur ez zitzan. Hala ere, bera exekutatu zutenei agur musu bat bidali ziela dioen gertaera frogatua dago, baita, pelotoia osatzen zuten 12 soldaduetatik, lauk baino ez zutela jo Mata Hari ere. Tiro haietako batek bihotzean jo zuen, eta Mata Hari berehala hil zen. Horren kargura zegoen ofizialak, kasu hauetan hala egiten baitzen, fusilamendua exekutatuaren lokian tiro eginez amaitu zuen. Berria berehala zabaldu zen mundu osoan zehar. Une dramatiko hau xeheki azaltzen duen kazetaritza-narrazio bat ere badago, besteak beste haren aurpegiera, erortzeko modua, eta gorpua lurrera erortzean geratu zen modua deskribatuz.

Haren gorpua, lurperatu ez zena, medikuntza ikasleentzako anatomia ikasketarako erabili zen, garai hartan exekutatuekin egiten zen bezalaxe. Bere burua, ordea, baltsamatua Frantziako Kriminalen Museoan kontserbatu zuten 1958ra arte, urte horretan, ziur aski, miresleren batek lapurtua.

Zigorrari buruzko polemika aldatu

"Emagaldua?, Bai!, baina traidorea, sekula ere ez!", da epaiketan zehar Mata Hariri esleitzen zaion esaldietako bat.

Lehen mundu gerran Herbehereak neutralak zirenez, Margaretha edo Mata Harik ez zuen arazo handirik izaten mugak zeharkatzeko. Askotan, gune gatazkatsuak saihestearren, itzulinguruak egiten zituen, adibidez, Frantziatik Herbeheretara joateko, Espainia eta Ingalaterratik pasatuz. Joan-etorri horiek guztiek berarenganako arreta erakarri zuten, ezinbestean.

Mata Harik, bestalde, maitasun harreman bat zuen Vladin Maslov izeneko errusiar pilotu gazte batekin, zeinak frantziar armadarentzat egiten zuen lan. 1916an Masloven hegazkina eraitsia izan zen, eta Margarethak hura bisitatu nahi izan zuen, baina, ez zioten gerra eremura hurbiltzen utzi. Orduan, Maslov bisitatzeko baldintza moduan Frantziarentzat Alemania espiatzea ezarri omen zioten Margarethari. Hori dela-eta, Madrilgo enbaxadore alemaniarra espiatzeko enkargua onartu zuen.

1916ko azaroan Madrilera jo zuen, baina itsasontziak Ingalaterrako portu batean geldialdi bat egin zuenean atxilotu eta Londresera eraman zuten, espioa zela susmatzen baitzuten ingelesek. Galdeketan Frantziarentzat lanean ari zela aitortu zuen Margarethak. Frantziarrek ez zuten bertsio hori onartu. Ez dago jakiterik eskandaloaren beldurrez ukatu ote zuten ala Margarethak berak asmaturiko istorioa oten zen. 1916 bukaeran Madrilera heldu eta alemaniarrekin harremanak hasi zituen. Badirudi Margarethak frantsesen sekretuak partekatzea eskeini ziela, baina, diru truke ala alemaniarren konfidantza irabazteko asmotan egin ote zuen jakiterik ez dago.

1917an Kalle maiorrak, Madrileko ordezkari militar alemaniarrak, mezu bat helarazi zien bere estatuko zerbitzuei, H-21 izeneko agente baten laguntza aipatuz. H-21 kodeari loturik agentearen zenbait datu zetozen, haietako zenbait hain bereziak, ezen ezinbestean Mata-Hari zela baino ezin zen ondorioztatu. Mezua frantziar zerbitzu sekretuek eskuratu zuten. Badirudi mezua kodigo zahar batez enkriptatu zutela, eta frantziarrek ezagutzen zutela; bazekiten kodigo batez, alegia. Horrek alemaniarrak Mata-Hariz ez zirela fidatzen iradokitzen du, eta frantziarrek zerbitzutik ken zezaten nahiago zutela.

Mata Hariri buruzko tesirik hedatuena, alemaniarren mugimendu militar batzuei buruzko datuak jakinarazi zituen arren, Kaiserraren ofizial batzuk Marokon gauez lehorreratzea eta Parisko prentsagatik ezagunak ziren frantziar tropen mugimenduak kasu, ez dirudi Mata Hari espioi garrantzitsu bat izan zenik. Hala ere, Frantziak leporatu zion Herbehereetan horretarako propio prestaturiko eskola batean espioi bezala prestatua izan zela. Mata Hari, garai hartan, kortesana zen, bizitza maila mantentzeko eta bere maitea gerran zegoen lurraldean bisitatu ahal izateko, halako enkarguak onartu zituena. Pertsonaia hau aztertu dutenek, egia esan, lan hau jolas bat moduan hartu zuela diote, egiazko arriskua kontutan hartu gabe.

Tranpa alemaniarraren hipotesia aldatu

Jarraitzaile asko dituen hipotesi baten arabera, alemaniarrek Mata Hari eurentzat jada gogaikarria zela erabaki zutenean, haren heriotza prestatu zuten etsaien esku utziz, Frantziako kontraespioitza zerbitzuei tranpa bat jarriz, Mata Hari Alemaniako agentetzat har zezaten. Jokaldia bikaina zen: alemaniarrek, mezu konprometitu bat eta klabe batekin zifratua bidaltzean, etsaiek deszifratzeko kodea ezagutzen zutela bazekitela, baina hauek, gertaera honi buruzko alemaniar gainabisuaren berri ez zutela jakinik, hala gertatu zen bezala, Parisko autoritateek, hartutako informazio guztia egia zela sinestea eragingo zuela, alemaniarrek oso fidatuta bidali zutela pentsatzeagatik, benetan, nahita bidali zuten arren.

kontutan hartu behar da Lehen Mundu Gerra honek suposatu zuen adimen gerra egoera berria. Mezu ugari bidaltzen ziren etsaiaren asmoei eta tropa mugimenduei buruz nahasteko asmoz. Klabeak lortzeko eta hauen aldaketen berri izateko borrokak ere buruhauste ugari eman zituen. Pozoitutako irrati-telegrama hau, Parisen, Eiffel Dorrean jarritako irrati antenak hartu zuen, eta Mata Hariren erruduntasun froga nagusi bezala balio izan zuen. Mezuak, H21 izen klabea zuen alemaniar agente bat aipatzen zuen, Parisera joango zena eta, banketxe batetik diru kopuru bat aterako zuena. Datak eta ekintzak, dirua sekula ordaindu ez zioten arren eta Frantziari eginiko zerbitzuengatik jasotako soldataren zati zen arren, Mata Hari Parisera itzuli izanarekin bat etorri ziren.

Petxeroa aldatu

Mata Hari, kartzelatuta egon zen zenbait hilabetez fusilatua izan aurretik, galdeketa ezberdinetan kontraesanak izan zituen (bere bizitza propioa asmatzera ohituta zegoen pertsona zen).

Berari buruz ikertzen aritu direnek, iritzi publikoaren aurrean petxero bezala balio izan zuen, Frantziak gerra frontean izandako porroten ondorioz, iritzi publikoaren zati bat bere aurka zegoen, halako krisi garai baten izan zuen luxuzko bizitzaren ondorioz.

Jakina da preso hartu zutenean, garbitzeko denbora emateko eskatu zuela, eta, bere harraparien aurrean biluzik agertu zela, urte batzuk lehenago, jeneral alemaniar batek oparitu zion kasko prusiar batean bonboiak eskaintzeko aitzakiarekin. Ausarkeria eta maitale etsaiekin zituen kontaktuen adierazpen honek, gerra garaian, Mata Hari, ordezkatzen zuen mitoaren jokaerarekin erakusten dute, maila altuetan zituen kontaktuek, ukiezin bihurtuko zutenaren ziurtasuna balu bezala. Gertaera hauek, beste batzuen artean, 1950eko hamarkada ondo sartu arte publikoki adierazia izan ez zen epaiketa aktan agertzen dira.

Milaka heriotzen eragilea izana leporatzea, eta horren ondorioz exekutatua izatea, garai zailetako distrakzio ekintza bezala har daiteke, frontean, desertzioagatik, ehunka gazte frantziar exekutatua izatea ohikoa zen une batean. Ehunka milaka hildako zituen guduak zeuden, non, garaileak, galdu zuenak baino hildako askoz gutxiago ez zituena. Nahiko sarri, giza sarraskiak ziren, eztanda bakoitzaren ondoren lubakiak giza gorpuz betetzen zituenak, eta, ondorioz, erruduntasun zantzu txikienaren aurrean, konponbide zorrotzak eskatzen ziren.

Bere biografoetako batek, bere garaian berak ordezkatzen zuen mito biziak, eta Parisen gerrak izan zuen ondorio dramatiko eta zuzen mugatuak, oso kontzientea ez zen joera psikologiko bat sortu zuela, egiten ari zena zein arriskutsua zen ez ohartzeko adinakoa, beti bere maitaleen laguntza izango zuela pentsatuz, horietako asko, kargu politiko garaiak.

Oinordetza aldatu

Mata Hari, 1917an 41 urterekin hila, oraindik ere pertsonaia mitiko izaten jarraitzen du. Bera hil zutenetik igaro den denborak ematen duen urruntasuna gora-behera, oso urriak dira, argi eta garbi, dirudienez, benetan, luxuz beterik bizitzen jarraitzeko edozer egiteko prest zegoen emakumea baino ez zen adierazten duten bereganako hurbiltzeak.

Zinema aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Mata Hari | Dutch dancer and spy» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).

Bibliografia aldatu

  • Anne Bragance, Mata-Hari, la poudre aux yeux, éditions Belfond, 1995 (ISBN 2-7144-3299-9)
  • Lionel Dumarcet, L'affaire Mata-Hari, éditions de Vecchi, 1999, coll. «Grands procès de l'Histoire» (ISBN 2-7328-2950-1)
  • Russel Warren Howe, Mata-Hari innocente!, éditions de l'Archipel, 2007 (ISBN 978-2-84187-577-1)
  • Fred Kupferman, Mata Hari: songes et mensonges, Bruxelles, éditions Complexe, coll. «Historiques» n° 138, 2005
  • Michel Leblanc, L'ennemi de Mata-Hari, France-Empire, 1974
  • Jean-Marc Loubier, Mata Hari la sacrifiée, éditions Acrople, 2000 (ISBN 2-7357-0192-1)
  • Carmen Verlichak, Las diosas de la Belle Époque y de los 'años locos', Editorial Atlántida, Buenos Aires, 1996 (ISBN 950-08-1599-0)

Kanpo estekak aldatu