Avinguda del Paral·lel

Avinguda del Paral·lel (euskaraz Paralelo etorbidea) Kataluniako Bartzelona hiriburuko etorbide bat da. Hain zuzen ere, Bartzelonako Errege Ontziola eta Espainiako enparantzaren artean luzatzen da. Etorbide honek obertan antzoki eta barietate areto ugari daudelako ospe handia du, horien artean Teatre Apolo antzokia dagoelarik.

Avinguda del Paral·lel
El Paral·lel a l'altura de la ronda Sant Pau - 20200712 183355.jpg
Bartzelonako Paralelo etorbidea 1913an.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
VegueriaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Koordenatuak41°22′30″N 2°9′47″E
Historia eta erabilera
Irekiera1894
Inaugurazioa1894ko urriaren 8a
Izenaren jatorriaParalelo
Arkitektura
Dimentsioak2.200 (luzera) m

Etorbide honek Sants-Montjuïc barrutiko El Poble-sec auzoa, Ciutat Vella barrutiko El Raval auzoa eta Eixample barrutiko Sant Antoni auzoak banatzen ditu.

HistoriaAldatu

Ofizialki 1894ko urriaren 8an inauguratua izan zen. Ordudanik izen asko izan ditu:

  • 1874tik aurrera: Avinguda del Marquès del Duero
  • 1932tik aurrera: Avinguda de Francesc Layret
  • 1939tik aurrera: Avinguda del Marquès del Duero
  • 1979tik aurrera: Avinguda del Paral·lel.

IzenaAldatu

Paralelo etorbideak izena lurreko iparraldeko 41º22'34" paraleloarekin batera doalako du.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu