Ireki menu nagusia

Pierre Jules César Janssen, ezagunagoa Jules Janssen izen-deiturez (Paris, Frantzia, 1824ko otsailaren 22a - Meudon, Frantzia, 1907ko abenduaren 23a) astronomoa izan zen. 1860an lortu zuen doktoretza. Arkitektura Eskolan irakasle izan zen. Zientzia-lan askoren ardura hartu zuen, ekuatore magnetikoaren zehaztea Perun eta marra telurikoaren azterketa Italian, besteak beste. Astrofisikarako laborategiak eraiki zituen Montmartren (1876) eta Mont Blanc mendian, eta azken horretako zuzendari izan zen. Eguzkiaren argazkiak egin zituen, eta fotosferaren pikor-itxurako egitura erakutsi zuen Meudongo hirian argazki horien bidez (1881). Helioa aurkitu zuen 1868an, urte hartako eguzki-histura aztertzen ari zela, Lockyer zientzialariak gauza bera egin zuen garaian.

Jules Janssen
Jules Janssen 3.jpg
Bizitza
Izen osoa Pierre Jules César Janssen
Jaiotza Paris1824ko otsailaren  22a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Meudon1907ko abenduaren  23a (83 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Familia
Ezkontidea(k) Henrietta Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak astronomoa
Enplegatzailea(k) Parisko Behatokia
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Société Philomathique de Paris Itzuli
Bureau des Longitudes Itzuli
Société française de photographie Itzuli
fédération photographique de France Itzuli
Linzeen Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
IMDb nm1715062

ErreferentziakAldatu