Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea, HABE laburturik, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako eta hezkuntzarako lan egiten duen instituzioa da, izenean helburuak zeintzuk diren azaltzen duena: Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko helduei euskara erakusten die eta hori lortzeko egiten du lan, euskaltegien sare baten bidez. Materialen sorkuntzan, eta estandar eta azterketen homologazio prozesuan ere egiten du lan.[1]
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea, helduentzako eskola eta argitaletxea |
Herrialdea | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Historia | |
Sorrera | 1983 |
webgune ofiziala |
1983an sortu zuten, eta 25 urteetako ibilbidean 107 euskaltegi, 1.500 irakasle eta langile eta 350.000 bat ikasle ibili izan dira sare osoan. EAEtik kanpo, halaber, 3.000-4.000 bat pertsona helduk euskara ikasten dute urtero.[2]
Egoitza nagusia Donostiako Vitoria-Gasteiz kalean dauka HABEk. Baditu beste bi egoitza handi Gasteizen (Samaniego kalean) eta Bilbon (on Diego Lopez de Haro kalean).
2017-2018 ikasturtean 45.029 ikasle eta 1.343 irakasle aritu ziren lanean.[4][5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Erakundearen informazioa» HABE (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Erkizia, Joseba. (2008-11-07). «"Euskarak ezingo luke aurrera egin euskaldun berriak ez bagenitu"» HABE (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Otaño, Pedro Maria. (2013). Eskuizkribuak. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN SS-910-2013..
- ↑ «EUSKALTEGIETAKO IKASTAROAK» habe.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ «Irakasleak» habe.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).