Josu Imanol Unanue

bermeotar politikari eta ekintzailea

Josu Imanol Unanue Astoreka (Bermeo, Bizkaia, Euskal Herria, 1958ko uztailaren 1a - idem, 2023ko abenduaren 15a) HIESaren aurkako eta ezker abertzaleko militantea izan zen [1].

Josu Imanol Unanue
Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea

Bizitza
JaiotzaBermeo1958ko uztailaren 1a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBermeo2023ko abenduaren 15a (65 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraksindikalista, makinista, HIV/AIDS activist (en) Itzuli eta politikaria
KidetzaLangile Abertzaleen Batzordeak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Bizitza aldatu

Josu Imanol Unanue Astoreka Bermeon jaio zen, arrantza eta kontserba industrian aritzen zen familia batean. Matrizegintza, injekzioa eta trokelgintza ikasi zuen Arrasaten, eta gero Fagor Garagarza eta Alecoop kooperatibetan hasi zen lanean.

Urte batzuetan, koipeztatzaile eta makinista gisa aritu zen atunontzietan. Itsasoan lanean ari zela, Mekanika ikasten eta Hotzeko Teknikari titulua lortzen ere aritu zen.

Itsasoan izandako esperientziaren ondoren, 1985ean, 25 urte zituela, GIB birusa hartu zuen eta bi urteko bizi-itxaropena eman zioten [2]. Ordutik, aktiboki sartu zen gaixotasun horren aurka borrokatzeko hainbat ekimenetan, HIESaren aurkako herritar-taldeekin lankidetzan. 1988an, Txo-Hiesaren elkartea sortu zuen eta 1992an, T-4 kolektiboaren prestakuntzan ere funtsezko zeregina bete zuen, sortzaileetako bat izanik [3]. Dibulgazio-lan nabarmena egin zuen hitzaldien bidez eta artikulugile gisa [4].

2000. urtean, Gernikako Lanbide Hastapena zentroan hasi zen lanean, eta LAB sindikatuko ordezkari sindikala izan zen. 2011n, politika instituzionalera egin zuen salto, Bermeoko udal-hauteskundeetan Bilduren hauteskunde-zerrendako kide izanik, eta zinegotzi eta alkateorde lanak egin zituen. Zeregin horretan, ardurak izan zituen Gizarte Ongizate, Euskara, Partaidetza, Zerbitzu Saiala eta Udal Langileekiko Harremanen Udal Patronatuan. 2014an, EH Bildu koalizio abertzaleak Bizkaiko ahaldun nagusigai aurkeztu zuen [5] eta legealdi hartan batzarkide eta taldeko bozeramaile izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu