Josep Llimona i Bruguera
Josep Llimona i Bruguera (Bartzelona, 1863ko apirilaren 8a - 1934ko otsailaren 27a), eskultorea, Kataluniako modernismoaren artista nagusietariko bat izan zen.
Josep Llimona i Bruguera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1863ko apirilaren 8a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1934ko otsailaren 27a (70 urte) (69 urte) |
Hobiratze lekua | Poblenou hilerria |
Familia | |
Aita | Josep Llimona i Bonafont |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Escola de la Llotja (en) |
Hizkuntzak | katalana |
Irakaslea(k) | Rossend Nobas (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi (en) |
Mugimendua | modernismo katalana |
Biografia
aldatuBartzelonako Lonjako eskolan eta Agapito eta Venancio Vallmitjana anaien tailerrean ikasi zuen. 1880an, Bartzelonako Udalaren beka batekin Erroman zegoela Erramun Berenger III.ari eskainiko zion eskulturaren zirriborroak prestatu zituen. Bere hasierako lanak oso akademikoak izan ziren baina, Parisen egin zuen egonaldi baten ondoren, haren estiloa aldatu zen, Modernismoaren eragin zuzena erakutsiz.[1] Lan handia egin zuen bai Katalunian baita ere kanpoan: Madril, Paris, Brusela eta Buenos Aires. Bere obran hilerrietako arteak garrantzi handia du. Horiekin batera oroimenezko monumentuak egiteko garaian ospe handia lortu zuen. 1892an, margolaria zen Joan Llimona anaiarekin, Cercle Artístic de Sant Lluc sortu zuen. Oso eskultore saritua izan zen.[2]
Obra nagusia
aldatu- 1888 Friso, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan.
- 1888 Bartzelonako Kristobal Koloni eskainitako monumentuko erliebeak.
- 1890 Jesusen biotza. Terrassako eliza parrokialean.
- 1891 Modèstia. Kataluniako Arte Museo Nazionala.
- 1892 Verge del Rosari. Montserrateko monasterioaren museoan.
- 1895 Aingeru deusestatzailea. Comillasko hilerrian, Kantabrian.
- 1897 San Nikolas eta arrantzaleak. San Nikolas eliza (Bilbo).
- 1901-1902 La Fe consolant el Dolor. Masnouko hilerria.
- 1903-1910 Monument al Dr. Robert Bartzelonan.
- 1907 Desconsol. Kataluniako Arte Museo Nazionala, Bartzelona
- 1910 Virtut Cerdanyolako Arte Museoa.
- 1914 Crist Ressuscitat. Antoni Gaudírekin batera, Montserrateko monasterioan.
- 1916 Sant Jordi. Hiriko Etxearen Ohorezko Eskailera.
- 1916 Jose Maria Usanditzagari eskainitako monumentua. Donostian.
- 1916 Altar de Sant Fèlix. Santa Maria Basilikaren kriptan, Vilafranca del Penedès.
- 1922 Panteó Massaguer. Arenys de Marreko hilerrian.
- 1924 Sant Jordi a cavall. Montjuïc. Bartzelona.
- 1925 Nu femení. Kataluniako Arte Museo Nazionala.
- 1925 Font de la Bellesa, Bartzelona.
- 1929 Monument als Herois del 1808, multzo eskultorikoa.
- 1929 El petó de Judes. Tarragonako katedrala.
- 1929 La Font. Buenos Aireseko lorategi batean.
- 1930 El bany. Kataluniako Arte Museo Nazionala.
Obra Euskal Herrian
aldatu- Bilbon: San Nikolas eta arrantzaleak. San Nikolas eliza (1897).
- Donostian: Jose Maria Usanditzagari eskainitako monumentua (1916).
Galeria
aldatu-
Aingeru deusestatzailea. Comillasko hilerrian, Kantabrian (1895).
-
Monument al Dr. Robert Bartzelonako Tetuan plazan (1903-1910).
-
La Font. Buenos Aireseko Rivadavia lorategian.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Josep Llimonaren biografia eta obra.
- (Katalanez):Josep Llimona Enciclopèdia.cat webgunean.
- (Gaztelaniaz):Josep Llimonaren obra argazkietan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Llimona i Bruguera |