San Nikolas eta arrantzaleak
San Nikolas eta arrantzaleak Bilboko San Nikolas elizaren sarrera gaineko tinpanoan dagoen erliebea da. Egilea Josep Llimona i Bruguera eskultore katalana izan zen, 1897an. Llimona oso ezaguna izan zen modernismoaren barruan; hala ere, obra hau ezin dugu zehatz-mehatz mugimendu horretan kokatu, akademizismoan baizik.
San Nikolas eta arrantzaleak | |
---|---|
![]() Sarrerako tinpanoan dago erliebea. | |
Kokapena | |
Arkitektura | |
Deskribapena
aldatuErliebea brontzez egina dago. Irudietan San Nikolas Barikoa ikusten da, apezpiku bezala eta arrantzaleez inguratuta. Gainean Bilboko armarria eta bi lehoi ikus daitezke.[1] San Nikolasen tradizioa Bilbon aspalditik dator, arrantzaleen munduarekin lotuta, alegia. Gaur egun San Anton eliza dagoen inguruan arrantzaleen auzoa zegoen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ .