Josef (patriarka)
Josef[1] (hebreeraz: יוֹסֵף, Yosef, "Yahvehk erantsi dezala"; arabieraz: يوسف, Yūsuf ) Bibliako pertsonaia da, hebrearren aitagoiena (Genesia, XXXVII-L). Jakoben eta Rakelen semea zen. Anaiek bekaizkeriaz merkatari batzuen esku utzi zuten Josef esklabo gisa. Merkatari haiek Egiptora eraman zuten eta han Putifar izeneko erregearen laguntzaile bati saldu zioten. Igarle ospetsua eta ametsen esanahiaren asmatzaile bikaina zela eta, Faraoientzat lan egin zuen. Haren anaiak Egiptora joan ziren eta barkamena eman zien Josefek. Bi seme izan zituen, Efraim eta Manases, beste hainbeste leinuri izena eman zietenak.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-11-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.