Rakel (hebreeraz רחל, "ardia") Bibliako pertsonaia da (Genesis, XXIX-XXXV), Labanen alaba eta Jakoben emaztea.

"Rakel eta Jakob", William Dycek margotua.

BiografiaAldatu

Jakobek Labani eskatu zion alaba eta hark onartu zion, bere zerbitzuan 7 urtez lanean jartzen bazen. Epea amaitu zenean, Rakelen ahizpa Lia eskaini zion Labanek Jakobi eta beste 7 urte zain egon behar izan zuen Rakelekin ezkontzeko. Bi seme izan zituzten, Josef eta Benjamin, eta bigarrenaz erditzean hil zen Rakel. Belendik hurbil hilobiratu zuen Jakobek.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu