Joseba Permach

politikari gipuzkoarra

Joseba Permach Martin (Donostia, 1969ko uztailaren 16a) Batasunaren bozeramaile ohietako bat da. 1997an Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kidetzat hasi zen lanean, aurreko Mahai Nazionala atxilotu ondoren. Donostiako zinegotzi izan zen 1992tik 2000ra, eta Euskal Herritarrok alderdiarekin parlamentaria Eusko Legebiltzarrean.

Joseba Permach

(2013)

Eusko Legebiltzarkidea

2004ko urtarrilaren 16a - 2005eko otsailaren 22a
Araitz Zubimendi Izaga
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia
Bizitza
JaiotzaDonostia1969ko uztailaren 16a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Esther Agirre Ruiz
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herritarrok
Batasuna

Bizitza pertsonala aldatu

1969an jaio zen Donostian. Gaztetan puntako kirolaria izan zen, eta 400 metroko lasterketan Gipuzkoako gazte mailako txapelduna izan zen. Ekonomia ikasketak burutu zituen. Ezkondua dago, hiru seme-alaben aita da, eta Zarautzen bizi da.

Militantzia politikoa aldatu

1992an Donostiako udaletxean zinegotzi moduan hasi zen. 1995ean HBko zerrenda-burua izan zen eta udal bozeramalea. 1997an HBko Mahai Nazionala kartzelatzearekin batera Arnaldo Otegirekin batera HBren bozeramaile lanak egiten hasi zen. Geroago Mahai Nazional berriko koordinatzaile aukeratu zuten. 1999ko hauteskundeetan berriro aurkeztu zen udaletxerako, baina 6 hilabete geroago dimisioa aurkeztu zuen, eta Mahai Nazionalaren koordinazioan aritu zen. 2001ean Batasuna sortu zen, eta hor ere Mahai Nazionaleko koordinazio lanak egiten jardun zuen.

2004ko urtarrilaren 16an Araitz Zubimendiren ordez Eusko Legebiltzarrean parlamentari izan zen.

Hainbat auzi ditu irekita, Ekin, Udalbiltza eta Batasunaren aurkakoak besteak beste. 2007ko urriaren 4an Espainiako Polizia Nazionalak atxilotu zuen Seguran (Gipuzkoa), eta epailearen aginduz espetxeratua izan zen. 2010eko martxoaren 27an epaileak fidantza ezarri zion eta kartzelatik irten zen epaiketaren zain. Zarautzen Ezker Abertzaleko ehunka kidek harrera egin zioten.