Manuela Carmena

Manuela Carmena Castrillo (Madril, 1944ko otsailaren 9a) espainiar politikari eta epaile ohia da, 2015eko ekainaren 13tik aurrera Madrilgo alkatea dena.

Manuela Carmena
Manuela Carmena Ahora Madrid 2015 - 20 (cropped).jpg
Escudo de Madrid.svg
Madrilgo alkatea

2015eko ekainaren 13a - 2019ko ekainaren 15a
Ana Botella - José Luis Martínez-Almeida (en) Itzuli
Escudo de Madrid.svg
Madrilgo Udaleko zinegotzia

2015eko ekainaren 13a - 2019ko uztailaren 1a - Carolina Pulido (en) Itzuli
Hautetsia: 2015 Madrid City Council election (en) Itzuli, 2019 Madrid City Council election (en) Itzuli
Escudo del Consejo General del Poder Judicial de España.svg
Vocal of Spain's Consejo General del Poder Judicial (en) Itzuli

1996ko uztailaren 26a - 2001eko azaroaren 7a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuela Carmena Castrillo
JaiotzaMadril1944ko otsailaren 9a (78 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea 1965) Zuzenbidean lizentziatua
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakepailea, politikaria, idazlea eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaJudges for Democracy (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
Alderdi politikoaAhora Madrid
Espainiako Alderdi Komunista

IMDB: nm5707969 Facebook: manuela.carmena.castrillo Twitter: ManuelaCarmena Instagram: manuelacarmenac Edit the value on Wikidata
Firma de Manuela Carmena.svg

BiografiaAldatu

1944ko otsailaren 9an Madrilen jaioa,[1] 1965ean Madrilgo Complutense Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatu zen, Espainiako Alderdi Komunistan sartu zeneko urtean. 1967an Eduardo Leira arkitektoa ezkondu zuen,[2] bi seme alaba izanik: Eva eta Manuel.[3]

23. postua izan zuen PCEn 1977ko hauteskunde orokorretan. Francisco Francoren diktaduran atxilotutakoen eta langileen defendatzailea izan zen, baita Atochako sarraskia jasan zuen abokatu-bulegoaren sortzaileetako bat ere.

Madrilgo alkateaAldatu

2015ean Ahora Madrideko hautagaia izateko primariotara aurkeztu zen. % 63k bozkatu zuen Carmenaren alde, eta Ahora Madrideko hautagai bilakatu zen 2015eko udal hauteskundeetarako. Maiatzaren 24an, Ahora Madrideko zerrendak bozen % 31,85 eskuratu zituen gutxi gorabehera, 20 zinegotzi lortuz. Bigarren postuan geratu zen, Alderdi Popularraren atzetik, azken honek 21 zinegotzi lorturik, Esperanza Aguirre hautagaia zelarik.

Ahora Madrid eta PSOEko 9 zinegotzien arteko akordua iragarri ostean, Manuela Carmena alkate izendatu zuten gehiengo absolutuarekin (29 zinegotzi 57tik) 2015eko ekainaren 13an ospatu zen Udaletxeko Plenoan.

Argitaratutako liburuakAldatu

  • 1997 - Crónica de un desorden: Notas para reinventar la Justicia, Alianza Editorial.
  • 2014 - Por qué las cosas pueden ser diferentes: Reflexiones de una jueza, Ed. Clave Intelectual.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu