Jose Manuel Agirre Miramon

Jose Manuel Agirre Miramon (Donostia, 1813ko urtarrilaren 1a- † ib., 1887ko martxoaren 31) gipuzkoar legelari eta politikaria izan zen.

Jose Manuel Agirre Miramon


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua



Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaDonostia1813ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1887ko martxoaren 31 (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaSancti Spiritus Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, legelaria eta epailea
Lantokia(k)Madril
Artikulu hau politikari eta legelariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jose Manuel Agirre».

Bergarako Errege Mintegian eta Oñatiko Unibertsitatean ikasi ondoren, doktoretza lortu zuen Zaragozako Unibertsitatean. 1837an epaile bilakatu eta Castro Urdialesen, Tolosan eta Gasteizen aritu zen. Manilan eta Habanan izan zen 1859an penintsulara itzuli arte.

Politikoki foruzale liberala izan zen: 1865 eta 1866 Gipuzkoa ordezkatu zuen Espainiako Diputatuen Kongresuan eta 1869an Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu zuten. Hiru aldiz izan zen senatari hautatua, lehena 1872an,[1] Hirugarren Karlistaldiaren hasieran eta baita 1876an eta 1877an, berrezarkuntza garaian. Hirugarren karlistadan zehar, euskal foruen defendatzaile sutsua izan arren ez zuen foruak mantentzea lortu eta 1876ko uztailaren 21ean foruak deuseztatu ziren.[2] Foruen abolizioaren ondoren Diputazio orokorreko presidente bezala izendatua izan zen 1880an.

Donostian hil zen, 1887ko martxoaren 31an. Kontuan eduki behar da iturri batzuk Tolosan hil zela diotela. [3]

  • Aplicación de la nueva ley hipotecaria a las provincias de ultramar. (1861)
  • Aplicación del Código Penal a las provincias ultramarinas. (1861)
  • De los Consejos de administración de Ultramar. (1861)
  • De la legislación de ultramar, con relación a las diferentes razas de la población de Filipinas. (1861)
  • Derecho de propiedad de los artistas en las obras de su arte. (1862)
  • Del poder judicial en las repúblicas hispano-americanas. (1862)
  • Reforma de la legislación hipotecaria de Ultramar (1862)
  • Influencia del desestanco del vino de coco y nipa en la criminalidad de las Islas Filipinas. (1863)
  • De las leyes especiales de Ultramar y de su reforma. (1863)
  • De la avocación de causas por la Sala de Indias del Tribunal Supremo de justicia. (1863)
  • Legislación extranjera: Instituciones administrativas y civiles de la China. (1864)
  • Reformas jurídico-administrativas en la Isla de Santo Domingo. (1864)
  • Legislación de Ultramar. Islas Filipinas: Contratos usurarios. (1864)
  • Juicio ejecutivo: condena de costas a los jueces. (1864)
  • Legislación de Ultramar: Aplicación de la ley de enjuiciamiento civil a las islas de Cuba y Puerto Rico (1866)
  • Aplicación del Código penal en ultramar. (1871)

Erreferentziak

aldatu
  1. Espainiako Senatuaren webgunea
  2. (Gaztelaniaz) Gonzalez Chamorro, Javier. (2009). El Grande Oriente. Episodio Nacional, Madrid, 1821. , 182 or. ISBN 8461323955..
  3. Nobleza con Libertad. Biografía de la derecha vasca.. Editorial Atxular Atea., pp. 235-241. or..


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.