Masa atomikoaren unitate
Masa atomikoaren unitatea (sinboloa: u) edo daltona (sinboloa: Da)[1] unitate estandarra da, eskala atomiko edo molekular batean masa adierazteko erabiltzen da (masa atomikoa). Masa atomiko baten unitatea gutxigorabehera nukleo baten masa da (baita ere protoi edo neutroi baten masa ere) eta numerikoki 1 g/mol-en berdina da. Karbono-12 atomo neutro eta ez-elkartutakoaren masaren hamabirena (1/12) bezala definitzen da, atomo horrek bere egoera nuklear eta funtsezko egoera elektrikoan egon behar du, 1,660538921(73)×10 −27 kg-ren berdina da.[2]
Masa atomikoaren unitate | |
---|---|
Neurtzen du | masa atomikoa |
SI sistemarako konbertsioa | 0 kg |
Honen izena darama | John Dalton |
Ikurra | Da, а.е.м., Да, м.а.б., u.a.m., Da, u, u eta Da |
Molekulen eta atomoen masa (masa molekular eta masa atomiko) adierazteko erabiltzen da. Nazioarteko Pisuen eta Neurrien Batzordeak NS-arekin ez bategarri bezala kategorizatu du, hau da, Nazioarteko Unitate Sistemarekin ez dela bateragarria eta NS-ko neurriekin adierazi nahi baldin bada experimentalki lortu behar da.[3]
Dalton izena John Dalton (1766-1844) fisikariaren ohorez jarri zitzaion[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Elementuen zenbaki atomikoa, sinboloa eta masa atomikoa» Teknologia kimikoa: sistema kimikoen datuak eta konposatu kimikoen parametroak. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 3 or. ISBN 978-84-9082-697-3..
- ↑ (Ingelesez) «Wayback Machine» web.archive.org 2008-10-16 (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ (Ingelesez) «Fundamental Physical Constants from NIST» physics.nist.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vázquez, Domingo Agustín. (2000). «Dalton» Diccionario de ciencias. Editorial Complutense, 288 or. ISBN 9788489784802..