John Andueza
John Andueza Altuna (Oregon, Ameriketako Estatu Batuak, 1966ko urtarrilaren 27a) zinema zuzendaria, gidoilaria, idazlea eta telebista aurkezlea da.[1] Kazetari gisa, bi aldiz irabazi du Rikardo Arregi Saria, 1990ean eta 1991n. Idazle gisa, Donostia Hiria Ipuin Lehiaketa, Bilboko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa, Agustin Zubikarai Ipuin Lehiaketa, eta Juul Saria irabazi ditu.
John Andueza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oregon, 1966ko urtarrilaren 27a (58 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Bizilekua | Arrasate Elgeta |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, telebista aurkezlea eta idazlea |
Bizitza
aldatuAmeriketan jaio zen, aita eta ama euskaldunen semea. Aita hil ostean eta urte bakar batekin Arrasatera (Gipuzkoa) bizitzera etorri zen. Gaur egun Elgetan bizi da.[2]
Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen.
Arrasate Press eta Arrasate Telebistan lan egin zuen. Ondoren, hogeita lau urtez aritu zen Euskal Telebistan aurkezle, aktore, gidoilari eta errealizatzaile: Hor dago koska, Elkanotarrak, Goenkale, Hasiberriak eta beste hainbat saiotan parte hartu zuen. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen saioak zuzendu zituen hamaika denboralditan. 2007an, Espainiako Telebista Akademiak sari berezia eman zion berak zuzendutako eta pailazoek protagonizatutako Trikitraka Trikitron saioari.[3]
Gero, ETB 2 katean aireratutako Down-Town saioa egin zuen. Zeresan ugari eman zuena, Down sindromea duten bi mutil zirelako aurkezleak: Iñigo Hermoso eta Urtzi Urrutia.
Filmografia
aldatuZuzendutako Film laburrak
aldatu- Laugarren Galeriatik (5 lehiaketatan saritua)[4]
- Bernar (21 lehiaketatan saritua)[5]
- Aita guria (10 lehiaketatan saritua)
- Bilintx (6 lehiaketatan saritua)[6]
Zuzendutako dokumentalak
aldatu- Fatimetu, la llamada del desierto (Orio Produkzioak. Emakunde Saria irabazi zuen 2001ean)
- Simplemente (Lotura Films. Goia Sarietarako lau hautagaitza izan zituen 2011ean. Leongo Nazioarteko Jaialdian sari nagusia irabazi zuen).
Liburuak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ John Andueza Altuna. Txalaparta.eus
- ↑ Lo que va de Jon Andueza a John Andueza. 2009ko abenduaren 18a. Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
- ↑ https://vimeo.com/341171832
- ↑ https://vimeo.com/142793661
- ↑ https://vimeo.com/143127515
- ↑ https://vimeo.com/341171306
- ↑ https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.109034[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.109039[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.109043[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.127029[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://web.archive.org/web/20170510064954/https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.109049
- ↑ https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.127042[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://edicionescivicas.org/producto/el-ultimo-fotograma/
Kanpo estekak
aldatu- John Anduezari elkarrizketa. Xaloa Telebista
- https://goiena.eus/debagoiena/1514301385350-kulturrizketak-john-andueza-eta-leire-bilbao-aurrez-aurre
- https://zuzeu.eus/kultura/sautrela-401-john-andueza-literatura-eskolan-gizona-bere-bakardadean-eta-joseba-sarrionandia/
- https://www.premiosgoya.com/pelicula/simplemente/
- https://www.argia.eus/argia-astekaria/2220/simplemente
- https://www.argia.eus/argia-astekaria/2456/prime-time