Johann Hermann Schein
Johann Hermann Schein (Grünhain, Saxonia, gaur egun Alemania, 1586ko urtarrilaren 20a - Leipzig, Saxonia, 1630eko azaroaren 19a) alemaniar musikagilea izan zen.
Johann Hermann Schein | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza |
Grünhain ![]() | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Heriotza | Leipzig, 1630eko azaroaren 19a (44 urte) | ||
Heriotza modua | : tuberkulosia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Ikaslea(k) |
Heinrich Albert ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, abesbatza-zuzendaria, orkestra zuzendaria eta poeta | ||
Influentziak |
Lodovico Grossi da Viadana ![]() | ||
Mugimendua | musika barrokoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Luteranismoa |
BiografiaAldatu
1615ean, Weimarko gorteko kapera-maisu izendatu zuten. 1616tik aurrera, Leipzigeko Santo Tomas elizako musika-zuzendaria izan zen, Johann Sebastian Bachen aurretik. Lan ugari idatzi zuen: madrigalak, musika-tresnetarako lanak eta korurako lanak, besteak beste, alemaniar musikaren aurrerabidean garrantzi handia izan zutenak. Italiar moldeak erabili zituelako da ezagun batez ere Schein.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.