Johann Gottfried Schadow
Johann Gottfried Schadow (Berlin, 1764ko maiatzaren 20a - Ibidem, 1850ko urtarrilak 27a) alemaniar eskultorea izan zen.
Johann Gottfried Schadow | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1764ko maiatzaren 20a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Berlin, 1850eko urtarrilaren 27a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Dorotheenstadt Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Gottfried Schadow |
Ezkontidea(k) | Henriette Schadow (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Jean-Pierre-Antoine Tassaert |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, artista grafikoa, litografoa, karikaturagilea, ilustratzailea, art educator (en) eta grabatzailea |
Lantokia(k) | Berlin |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Suediako Arteen Errege Akademia Königlich Sächsischer Altertumsverein (en) |
Genero artistikoa | grafikoa grabatua grabatua |
Bizitza
aldatu1776 urtean irudi ikasketak egiten hasi zen Giovanni Battista Selvinorekin batera. 1777an eskola ikasketak utzi eta Antoine Tassaert frantses-flandiar eskulturagile eta marrazkigile emakumearekin ikasten jarraitu zuen. Hortik urte batera eskultura ikastea erabaki eta Antoineren semea Jean-Joseph-François Tassaert-ekin arte plastikoak ikasteari ekin zion. Urte berean, halaber, Prusiako Arte Akademian ikasten hasi zen.
1785 urtean bere emaztea izango zen Marianne Devidelsekin alde egin zuen. Marianneren aita, Samuel Devidels, Vienako bitxigilea bera, alde egite honen iraina alde batera utzi eta bikoteari Italiara bidaiatzeko dirua eman zien. 1785 urteko abuztuaren 25ean Mariannerekin ezkondu zen eta hiru urtez Erroman bizi izan ziren. Garai honetan kristau katolikoa bihurtu zen.
1786 urtean bere lehen semea jaio zen, Karl Zeno Rudolf Schadow, bere lanaren jarraitzailea bihurtuko zena. 1787an Berlinera itzultzean protestantismora bihurtu zen; izan ere, prusiar estatuarekin lan egiteko ezinbesteko baldintza izan zelako.
Friedrich Heinrich Füger eta Antonio Canova-ren laguna izan zen.
1788 urtean erregearen batzordearen eskutik, Alexander von der Mark printzearentzat zenotafio bat egiteko agindua jaso zuen. Lan honek ospea ekarri zion. Antoine Tassaert hil ostean errege eskulturen tailerraren zuzendari izendatu zuten. Carl Gotthard Langhans arkitektoarekin ere lan egin zuen, eta honekin egindako lanik esanguratsuena, Brandenburgoko Ateko Koadriga izan zen. 1788 urtean margolaria izango zen Friedrich Wilhelm von Schadow semea jaio zen; urte horretan bertan Berlineko Academy of Fine Artseko kide egin zuten, ondoren 1815 urtean, bertako zuzendari izanik. Bruselazko, Arte ederretako Akademiako kidea ere izan zen.
1801 urtean Weimar-en, Johann Wolfgang von Goethe-rekin egon zen, dirudienez poetaren busto bat egiteko asmotan, baina antza denez, Goetheren neurriak hartzeko modu baldarrak, poeta sumindu zuen. Schadow xake zalea zen eta 1803 urtean Alemaniako lehendabiziko xake taldearen sortzaileetako bat izan zen. 1836an begi-lausoen ebakuntza egin ziotenetik, marrazketara mugatu zen bere lana, eskultura alde batera utziz ezinbestean. 85 urte zituela Berlinen zendu zen. Hiriguneko Dorotheenstädtischen Friedhofen lurperatuta dago.
Lanak
aldatuArtean bere lanik garrantzitsuenak:
- Bustoaː Henriette Herz, 1783.
- Zenotafioaː Alexander von der Mark (Berlin, Antzinako National Gallery, Berlin), 1790.
- Quadriga (Berlin, Brandenburgoko Atea), 1793.
- Monumentuaː Hans Joachim von Zieten (Berlin, Wilhelmplatz)
- Bustoaː von Mecklenburg-Strelitz, 1794.
- Bustoaː Louise von Mecklenburg-Strelitz, 1794 1795 edo.
- Eskultura bikoitzaː Louise eta Gurasoak edo Prinzessinnengruppe (Berlin, Antzinako National Gallery, Berlin), 1797.
- Plakaː Friedrich Wilhelm Schütze , Schlosskirche, 1798.
- Bustoaː Friedrich Gilly, 1801
- Louise Prusia 1811, erliebea.
- Monumentuaː Blücher (Rostock), 1819.
- Monumentuaː Martin Luther (Wittenberg), 1821.
- Brontzezko estatuaː Frederick Handia, 1822
- Bustoaː Goethe, 1823
Galeria
aldatuJohann Gottfried Schadow (Berlin, 20 maiatza , 1764 - ibid., 27 urtarrila , 1850) izan zen eskultore eta artista grafiko alemana.