Done Joanes Bataiatzailearen eliza (Maule-Lextarre)
Done Joanes Bataiatzailearen eliza Maule-Lextarreko (Zuberoa) parrokia da.
San Joan Bataiatzailearen eliza | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Zuberoa |
Herria | Maule-Lextarre |
Koordenatuak | 43°13′16″N 0°53′22″W / 43.221161°N 0.889411°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1885 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Baionako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Mérimée ID | IA64000738 |
Historia
aldatu1875-1876 urteetan, Maule Gaineko Donibane eliza zaharra eraberritzeko zenbait proiekturen porrotaren ostean, 1877an hiri erdian eliza berri bat eraikitzea erabaki zen. Emile Doyère arkitektoaren planoak 1877ko irailean onartu ziren eta elizako lehen harria 1879ko ekainak 24ean jarri zen.
1879 eta 1885 arteko lanak Tarbeko Pierre Goyheneix eta Laàseko Pierre Lassalle-Barrère enpresaburuen esku egon ziren. 1885eko maiatzaren 24ean kontsakratu zen eliza. 1885-1890 aldera, Ferninand Hucher beiragileak zenbait beirate egin zituen. Koro eta habeartea 1892etik aurrera hasi ziren jasotzen Xavier Montaut abadearen artelanak, Oloroeko margolaria zena eta lan hauek egiten ari zen bitartean hil zela. Lanak bere anaiak, Auguste Montaut-ek. bukatu zituen.
Ezaugarriak
aldatuKanpandorre azpian du ataria eta ezkilen gelak forma oktogonala du. Gurutze latinoaren forma du eta habearteak lau tarte ditu, zutabez banaturik.