Enrique Zuazua
- Artikulu hau zientzialariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».
Enrique Zuazua Iriondo (Eibar, Gipuzkoa, 1961eko irailaren 28a) Erlangen, Friedrich-Alexander-Universität Erlangen-Nürnberg Unibertsitate alemaniarraren Matematika saileko Analisi Aplikaturako Humboldt Katedraren arduraduna da,[1] Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren (UAM) Matematika Aplikatuen arloko katedratikoa, eta Deustuko Unibertsitateko (UD) DeustoTech Ikerketa Zentroko ikerlari gorena eta Matematika Konputazionalerako katedraren zuzendaria.[2][3]
Bizitza
aldatuEibarko Ikastolan eta La Salle ikastetxean OHOko ikasketak egin zituen; eta batxilergokoak, herri bereko Unibertsitate Laboralean. 1984an Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV), Matematika Zientzietan lizentziatu eta, 1987an Doktoretza-titulua eskuratu zuen Unibertsitate berean, bi kasuetan, Fakultateko Aparteko saria lortuz. Tesiaren izenburua hau zen: Eboluziozko zenbait problemaren ebazpena.[4] 1988an, Pierre et Marie Currie unibertsitatean doktoratu zen; bertan egindako ikasketak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bati eta Collège de France erakundeko Jacques Louis Lions katedrako Allocation de Recherche bati esker finantzatu zituen.
Hona hemen bere espezialitate-arloak (Matematika Aplikatuaren Barnean): Ekuazioak Deribatu Partzialetan, Sistemen Kontrola eta Zenbakizko Analisia. Elkarrekin lotura duten gaiak dira eta horien azkeneko helburua Naturaren eta I + G + B-ko maila guztien gertakari anitzak eredutzea, aztertzea, konputazionalki simulatzea, eta azkenik, horiek kontrolatzea eta diseinatzea.
Ibilbide unibertsitarioa
aldatu1987-1988 ikasturtean zehar, Irakasle Elkartu izan zen EHUn, eta ondoren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Matematika Analisiko irakasle titularra izan zen urte eta erdiz. 1990ean, Matematika Aplikatuko katedra lortu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta bertan, Matematika Aplikatuko Departamentuko eta Departamentuen Saileko zuzendari izan zen. 2001ean Madrilgo Unibertsitate Autonomora joan zen, bertan Matematika Aplikatuko Katedra du, nahiz eta gaur egun Ikerbasquen izan lanpostua. Honez gain, Basque Center for Applied Mathematics zuzentzen du, Eusko Jaurlaritzak oraintsu sortutako ikertegia, Matematikaren alderdi konputazional, aplikatu eta diziplina anitzen ikerketa sustatzeko asmoz. Gainera, duela gutxi sortutako Matematika Zientzien Institutu Mistoaren (ICMAT) talde sustatzailearen kide izan da. Institutu hau Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak (CSIC), Madrilgo Unibertsitate Autonomoak (UAM), Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateak (UC3M), eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak (UCM) osatzen duten patzuergoarena da.
Atzerriko hainbat ikastetxetan Irakasle Bisitari izan da. Horien artean honako hauek azpimarra ditzakegu: AEBetan, Courant Institute (New York) eta Minnesotako eta Rice Unibertsitateak; Río de Janeiron, Unibertsitate Federala; Cambridgeko Isaac Newton Institutua, zenbait frantziar unibertsitate (Pierre et Marie Curie, Paris-Sud, Versailles, Orleans, Toulouse eta Nizako Unibertsitateak besteak beste) eta Parisko Eskola Politeknikoa. Azken honetan Irakasle Laguntzaile gisa lau ikasturtez aritu zen.
Ikerketa
aldatuMatematika Aplikatuan bere espezializazio-eremuak Ekuazio Diferentzial Partzialak, Kontrolaren Teoria eta Zenbakizko Analisia dira. Irakasgai hauek finalarekin erlazionatzen dira, modelatu, analizatu, ordenagailuz simulatzeko eta, azkenik, fenomeno natural anitzenen eta I+G+i-alor guztien kontrola eta diseinua egiten laguntzen dute.
Hogeita lau doktorego-tesi zuzendu ditu eta bere ikasle ohiek mundu osoan zehar postuak betetzen dituzte: Brasil, Txile, Txina, Mexiko, Errumania, etab. Nazioarteko lankidetzari dagokionez, lan handia egin du Hego Amerikako zenbait herrialdetan, Portugalen, Magreben, Txinan, Iranen eta beste herrialdetan lankidetza-programak sustatuz.
Nazioarteko ehun kongresu baino gehiagotan hitzaldi gonbidatuak eman ditu. Horien artean honako hauek nabarmen ditzakegu: “Second European Congress of Mathematics", Budapest, 1996; ECCOMAS 2004, Jyväskylän (Finlandia); SMAI2005 Kongresua, Evian-en (Frantzia); FoCM2005 kongresua, Santanderren;Santiago de Compostelako ENUMATH2005-a; “International Congress of Mathematicians (ICM)", Madril, 2006 eta Vienako EQUADIFF 2007-a (Austria). Halaber, ikerketako hamaika ikastaro eman ditu hainbat ikastetxeetan, nazio barruan eta atzerrian. Nazioarteko makina bat gertakarietako Batzorde Zientifikoan parte hartu eta hartzen du. Horien artean ICM2006ko Programaren Nazioarteko Batzordea azpimarratzekoa da.
Plan Nazionaleko proiektuen Ikerlari Nagusia eta europar eta NATOko proiektuen nodo-koordinatzailea izan da 1990etik. Honez gain, Consolider-Ingenio 2010 programako Consolider Mathematica i-math proiektuaren ikerlari koordinatzaile lanetan dihardu (2007-2011, 7.500.000€). Gaur egun, Madrilgo Erkidegoko SIMUMAT proiektuaren (2006-2009, 800.000 €) Ikerlari koordinatzailea da ere. Bestalde, AIRBUS eta INTArekin [1] elkarlanean dabil PROFIT programaren DOMINO proiektuan, “Informatika aplikazioen garapena teknika berrien bidez diseinu aeronautiko optimorako".
“ESAIM:COCV" aldizkariaren argitaratzaileen buru, “SIAM Journal on Control and Optimization"-eko editore eta beste aldizkari batzuen "Journal de Mathématiques pures et appliquées", “Mathematical Models and Methods in Applied Sciences”, “Numerische Mathematik”, “Systems and Control Letters”, “Asymptotic Analysis”, “Journal of Optimization Theory and Applications”, "Mathematica" edo “Collectanea Mathematica”) argitalpen-batzordearen kide da.
Plan Nazionaleko Matematika Programaren Kudeatzailea izateaz gain (2001-2004), zenbait nazioarteko paneletan parte hartu du: frantziar CNRS, ANR-an eta INRIA eta DFG alemaniarrean, beste agentzia batzuen artean. European Research Council-eko “Advanced Grants” delakoentzako A Paneleko eta Nizako CIMPA-ren Batzorde Zientifikoaren (Centre International de Mathématiques Pures et Appliquées) [9] buru da. Hainbat Institutuko Batzorde Zientifikoaren kide da, horien artean: Coimbrako CIM-a (Centro Internacional de Matemáticas), Tolosako CERFACS, Benasque-ko Pedro Pascual Zientzien Ikastetxea eta M.Jaoua-k koordinatutako "Mathématiques et Developpement” UNESCO katedra.
Zabalkunde jarduerak
aldatuDibulgazio zientifikoko lan anitz egin ditu. Hori dela eta, Matematika Aplikatuen Espainiako Elkarteak (SEMA) birritan saritu du Matematika Zabaltzeagatik. Hainbat aldizkarietan argitaratu dituzte arlo honi buruzko idatzi dituen artikuluak: ARBOR, CIC-Network, SIGMA, DIVULGAMAT, La Gaceta de la Real Sociedad Matemática Española (RSME) eta Trasatlántica de Educación aldizkarietan, besteak beste. “Matemáticas y sus Fronteras” Madrid+d NotiWeb-aren “Matemáticas y sus Fronteras” izeneko blogaren fundatzailea izan da. RSME eta SEMA elkarteen kide inplikatua da, hainbat batzordeetan parte hartuz. Gaur egun, SEMA-ren Buletinaren Batzorde Zientifikoaren kide da.
Nikolai Piskunov matematikari errusiarrak idatzi eta analisi matematikoan mundu osoan klasikoa den Kalkulu diferentziala eta integrala liburu mardula 1992an euskaratu zuen taldean parte hartu zuen honako hauekin: Jose Ramon Aizpurua Sarasola, Patxi Angulo Martin, Victoria Fernandez Gonzalez, Adela Moyua Pinillos, Juanjo Otxoa de Alda Etxebarria, Cecilia Sarasola Iurrita eta Mari jose Zarate.
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko euskarazko 10 lan baino gehiago dira.[5]
Sariak eta aitorpenak
aldatuBere lanak (nazioarteko aldizkarietan 180 artikulu eta nazioarteko kongresuetan 70 artikulu argitaratu dituzte) oihartzun ikaragarria izan du eta ISI (Thompson) Institutuak “Highly Cited Researcher” gisa onartu zuen 2004ean. 2006ean Zientzia eta Teknologia arloko Euskadi Saria lortu zuen eta Eusko Ikaskuntzaren Zientzia, Arte eta Letren Akademiako, Jakiunde, osoko kidea izendatu dute. Innobasqueko, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Berrikuntza Teknologikoko Kontseilu Betearazlean parte hartzen du ere. Duela gutxi, “Matematiken eta Informazioko eta Komunikazioko Teknologien” Julio Rey Pastor 2007 Sari Nazionala (diziplina hauetan aurki dezakegun saririk nagusiena) jaso zuen Erregearen eskutik, beste arloetako sarituekin batera (Ignacio Cirac Saturain, Carlos Duarte Quesada, Luis A. Oro Giral eta Daniel Ramón Vidal).
Honako artikulua: "Potentzialak dituzten sistema paraboliko eta hiperbolikoen behagarritasun-desberdintasunen optimotasunari buruz" (On the optimality of the observability inequalities for parabolic and hyperbolic systems with potentials), Thomas Duyckaerts eta Xu Zhang-ekin elkarlanean egina, eta Institute Henri Poincaré-ko aldizkarian argitaratua. Non Linéaire 25 (2008), zk. 1, 1-41 or., 2008ko aldizkari horretako lan onenaren saria lortu zuen.
2013an, Parisko Udaletxeko "Ikerkuntza Parisen" saria jaso zuen, CIMI - Centre International de Mathématiques et Informatique de Toulouse-ko Bikaintasun Katedra eta Humboldt Ikerketa Saria jaso zituen, ikerketa-jarduerak garatzeko. Erlangen-Nürnberg-eko Friedrich Alexander Unibertsitateko Günter Leugering irakaslearen ikerketa taldean.
2014an Honoris Causa doktore-gradua lortu zuen Frantziako Université de Lorraine-n, eta 2015ean Academia Europaeako kide eta Erlangen-Nürnberg-eko Friedrich Alexander Unibertsitateko Lehen Enbaxadore izan zen. 2019an Alexander von Humboldt katedra jaso zuen Erlangen-Nürnberg-eko Friedrich Alexander Unibertsitateko "Analisi Aplikatua" katedra baterako. 2022an, SIAM W. T. eta Idalia Reid saria jaso zuen, aplikazio zientifiko eta industrial eragingarriak dituzten PDE ez-linealen eta sistema multifisikoen Kontrol, Zenbaki eta Analisirako oinarrizko ekarpen teoriko eta konputazionalengatik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Alemanez) "Enrique Zuazua Profile Page". dcn.nat.fau.eu.
- ↑ (Ingelesez) "Chair of Computational Mathematics". Chair of Computational Mathematics.
- ↑ (Ingelesez) "Enrique Zuazua Personal Page". paginaspersonales.deusto.es.
- ↑ Iriondo, Enrike Zuazua. (1987). Eboluziozko zenbait problemen ebazpena. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-105-1. (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
- ↑ Enrique Zuazuaren euskarazko produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>10 produktu).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Enrique Zuazua, Mathematics Genealogy Project-en
- Enrique Zuazuaren webgunea Deustuko Unibertsitateko Matematika Konputazionalaren Katedran.