Edurne Biritxinaga

ikertzaile

Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia (Durango) zientzialari eta matematikaria da.

Edurne Biritxinaga
Bizitza
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta matematikaria

Inguma: edurne-biritxinaga-gaztelurrutia

Matematika euskaraz landu zuen lehenengo zientzialarietako bat izan zen. Esate baterako, 1978an Udako Euskal Unibertsitatean hitzaldi bat eman zuen Euskararen entropia buruz. 1978an argitaratu zuen Espazio topologikoak liburua beste bost emakume matematikarirekin batera (Begoña Carrascal Platas, Mari Carmen Castillo Aranburu, Maria Jesus Esteban, Arantza Laborda Otadui, eta Mari Jose Zarate Azkuna). Hurrengo urtean Dibisibilitatearen teoria liburua argitaratu zuen. UEUrekin argitaratu zituen liburu horiek mugarrietako bat izan ziren unibertsitate mailako euskarazko matematikan.

UZEIk 1982an bi liburukitan argitaratutako Matematika hiztegia osatu zuten 11 egile aitzindarietako bat izan zen.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 14 lan baino gehiago jaso dira.[1]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu