Ireki menu nagusia

Javako gizakia (Homo erectus erectus) Homo erectus espezieko aurkitu zuten lehenengo espezimena izan zen. Eugène Duboisek Trinilen (Javan) 1891n aurkitu zuenean Pithecanthropus erectus izendatu zuen.

Javako gizaki
Pleistozeno 1,81 Ma-1,66 Ma

Color coded racetrack large channel.gif
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
GeneroaHomo
EspezieaHomo erectus
Azpiespeziea Homo erectus erectus

1930eko hamarkadan Ralpf von Koenigswald alemaniar paleontologoak aztarna berriak topatu zituen, bai Trinilen eta baita handik 75 kilometrotara dagoen Sangiranen ere[1]

1940an Franz Weidenreichek Homo erectus iavanensis izendatu arren, lau urte geroago Dobzhanskik Homo erectus erectus izendatu zuen behin betiko.

Garezurraren tamaina 940 ml-koa zen, egungo gizakiaren 1.200-1.500 eta gorilaren 600 ml artekoa. Nahiz eta bere burmuinak lengoaia kontrolatzen duen zatia izan, ez dakigu hitz egiten zuenetz. 1,70 metroko altuera eta 70 kilogramo inguru zituen eta zutik ibiltzen zen [2].

ErreferentziakAldatu

  1. Koenigswald, G.H.R. von (1938) Ein neuer Pithecanthropus-Schädel Koninklijke Akademie van Wetenschappen 185-192 or..
  2. Crusafont, M.; Meléndez, B.; Aguirre, E. (1986) La evolución Biblioteca de Autores Cristianos (4.a. argitaraldia) Madril: La Editorial Católica, S.A 522-598 or. ISBN 978-84-220-0676-3.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javako gizaki  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Homo erectus