Sólo le pido a Dios

Leon Giekoren abestia
Jainkoari baino ez diot eskatzen» orritik birbideratua)

Sólo le pido a Dios (euskaraz: «Jainkoari hau baino ez diot eskatzen») Leon Gieco kantautore argentinarraren kanta ezagunenetariko bat da; eta honi esker lortu zuen nazioarteko onarpena.[1] 2002an, Rolling Stone aldizkariak eta MTV kateak Argentinako rockaren historiako seigarren kantarik onena bezala hautatu zuten. Rock.com.ar atari musikalaren arabera, Argentinako rockaren historiako hamargarren kantarik onena izan zen, 2007 urtean.

Sólo le pido a Dios
León Giecoren musika-lana
Egilea(k)León Gieco
Argitaratze-data1978
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzagaztelania
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakLeón Gieco
Bestelako lanak
MusikagileaLeón Gieco

Historia aldatu

1978an Giecok bere haurtzaroko herrian, Cañada Rosquín, Santa Fe probintziaren iparraldeko hiri txikian, konposatu zuen abesti hau. Bere gurasoen etxean hain zuzen ere, aitarekin batera egin zuen; eta hark esan zion "mundu osoan ezaguna izango den kanta bat izango zela", denborarekin gertatu dena. Musikariaren adierazpenen arabera, abesti hau konposatu zuen lehenbizi, melodiak probatuz bere harmonika eta gitarrarekin. Gero, sentimendu pertsonalak idazten hasi zen, eta pixkanaka garaiko gizarte-gertaera gogorretan inspiratutako esaldi bihurtu ziren, hala nola bere herrialdeko diktadura militarrean, Mercedes Sosaren erbestealdian eta garai hartan Txile eta Argentinaren arteko gatazka belikoan.

Gieco ez zegoen oso konbebtzituta gai hau bere IV. LP diskoan sartzeko, "aspergarria eta monotonoa" iruditzen zitzaiolako; baina, azkenean, Charly García musikagilearen aholkua jarraitu zuen. Eta ordutik aurrera, Leónek bere showak ixteko kantatu du, baita bere estatuko eta nazioarteko biretan interpretatu ere.[2] Azkenean, 1979ko IV LP delako albumean argitaratu zutenetik, Argentinako nahiz munduko beste hainbat artistek interpretatu ohi dute.

1994an, Leonek Desenchufado diskoa kaleratu zuen, AEBetako MTVk ezarritako Unplugged zeritzon musika-munduko joerari erantzuteko ironia bat bezala. Kasu honetan, Giekoren abesti klasikoen bertsioa izan zen, eta horien artean «Jainkoari baino ez diot eskatzen - Sólo le pido a Dios» azaltzen zen ere.[3] Joan Manuel Serrat eta Víctor Herediarekin batera argitaratu zuen 2004an.

Urte batzuk geroago, Europan armamentismo nuklearraren aurkako borroketan erabili zen kanta; baita Univisión kateko Estatu Batuak Haititik programa bereziaren transmisioan ere (2010ean Haitiko lurrikararen biktimei eskainia).

Txilen, Gervasiok interpretatu zuen, 1985eko Txileri laguntzen dion kanpainaren transmisioaren itxieran. 2010ean, egungo belaunaldiko artista nazionalen talde batek ere parte hartu zuen, izen bereko kanpainaren emanaldian, otsaileko lurrikara zela eta.

2011. urtean, U2 talde irlandar ospetsua Buenos Airesen zegoen mundu-bira batean, La Platako Estadio Bakarrean, eta León Gieco gonbidatu zuten gai hori haiekin joatera. Besteak beste, Malvinetako Mutilei buruzkoa da.[4]

Abestiaren ideia "bizitza kontzienteago baterako" desirari buruzkoa bada ere, letrak kontrakoa adierazten du; izan ere, "zerbait axolagabea ez izatea" eskatzean, hala dela edo izan daitekeela adierazten da.

Bertsioak aldatu

Abesti honen bertsioak zenbait hizkuntzatan daude: hala nola Beth Carvalho abeslari brasildarrak "Eu só peço à Deus" portugesez interpretatutakoa 1986an edo I only ask of God ingelesez kantatutakoa, Outlandish taldeak interpretatua, 2008an argitaratua ¡Gieco querido! diskoaren zati gisa. (Gieco Maitia: Lehoiari kantatuz), Argentinako folk-rock kantariaren omenezko albuma.[5] "Galdetzen badidazu niri zergatik Jainkoari baino ez diot eskatzen hizkuntza guztietara itzuli den, nik ez dakit hori. Gertatzen diren gauzak dira; artearen misterioak dira, pentsatzen dut" esan zuen Giecok 2009ko elkarrizketa batean.

Gai hau hainbat artistek interpretatu eta grabatu dute, hala nola Estela Ravalek 1983an grabatu zuen EL MEJOR MOMENTO albumerako, Los Cinco Latinosekin, Ana Belén, Mercedes Sosa (batzuetan Giecorekin batera), Antonio Flores, Luciano Pereyra (beronek 2000. urteko jubileoan kantatu zuen gai hau Juan Pablo II aitasantuaren aurrean, Vaticanoko hirian, Hego Amerikaren izenean) Pete Seeger, Víctor Manuel, Miguel Ríos, Sergio Denis eta Joan Manuel Serrat edo Florent Pagny, besteak beste. Guztien artean ezagunenetarikoa hauxe izan daiteke: B.A. Rock kontzertuan 1982. urtean, Miguel Cantilo, Raúl Porchetto, Piero eta León Gieco berak abestua.

1996. eta 1997. urteetan El gusto es nuestro diskoa kaleratu zen, Ana Belén, Joan Manuel Serrat, Víctor Manuel eta Miguel Ríos abeslarien proiektu artistiko bateratua. Errekorrak hautsi zituen bira bat izan zen; eta bere garaian Espainiako birarik arrakastatsuenetako bat izan zen. Abestien artean «Sólo le pido a Dios» bazegoen ere.

Badira, gainera, Pibes Chorros taldeak 2002. urtean argitaratu zuen Cumbia villera estiloan egindako bertsio bat; kitxua hizkuntzan egindako beste bertsio bat, Santiagoko Sixto Palavecino biolin-joleak egina, eta haur-koru batek abestua, instrumentuekin batera kantatuz.

2009an, Danimarkako Outlandish hip-hop taldeak ingelesezko eta gaztelaniazko "I only ask of God" bertsio bat sortu zuen.[6]

2013ko irailean, Bruce Springsteenek kanta honen bertsio bat interpretatu zuen Buenos Airesen.[7]

2016. urtean Peruko Hauteskundeetako hauteskunde-eztabaidan, Fernando Olivera hautagaiak abesti hau parafraseatu zuen antzezpen bat bezala eginez, Alan García hautagaiari bere iragan judiziala gogorarazteko.[8]

Interpreteak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu