Charly García

argentinar musikagile

Carlos Alberto García Moreno (Buenos Aires, 1951ko urriaren 23a), ezagunagoa Charly García izen artistikoaz, argentinar musikaria da.

Charly García
Charly García Pelo II.png
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1951ko urriaren 23a (69 urte)
Herrialdea Argentina
BizilekuaBuenos Aires
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, abeslaria, musikaria, piano-jotzailea eta egile abeslaria
Jasotako sariak
KidetzaSui Generis (en) Itzuli
PorSuiGieco
La Máquina de Hacer Pájaros
Serú Girán
Izengoitia(k)Charly García
Genero artistikoarock
folk rock
Rock progresiboa
symphonic rock (en) Itzuli
Ahots motalyric tenor (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
gitarra
bateria
baxua
giltzadia
DiskoetxeaEMI Latin

IMDB: nm0306023 Facebook: Partedelareligion Twitter: charlygarciabg Instagram: charlygarcia Youtube: UCwdcsrSoGZLPNpRurWqySAA Spotify: 3jO7X5KupvwmWTHGtHgcgo iTunes: 573925 Musicbrainz: dd999ced-1dd4-44b8-ab67-ee5ec23e52b7 Songkick: 273649 Discogs: 908651 Allmusic: mn0000096142 Deezer: 4300 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Lau urterekin bazekien pianoa jotzen, eta hamabi zituela, musika klasikoko bakarlari-diploma jaso zuen. Hamalaurekin antolatu zuen bere lehenengo musika-taldea, To Walk Spanish izenekoa, The Beatles eta The Rolling Stones taldeen bertsioak jotzeko. Geroago, Sui Generis taldea sortu zuen, Nito Mestre eta Carlos Piegarirekin batera, eta talde harekin grabatu zituen bere lehenengo diskoak: Vida (1972), Confesiones de Invierno (1973) eta Instituciones (1974). Baina 1975ean, taldea desegin egin zen.

Geroxeago, La Máquina de Hacer Pájaros taldea sortu zuen, eta talde horrekin bi disko kaleratu zituen: La Máquina de Hacer Pájaros (1976) eta Películas (1977). 1978an, beste talde bat sortu zuen: Serú Girán. Talde harekin ez zuen arrakasta handirik izan, baina bost disko grabatu zituen 1982. urtea bitartean. Taldea desegin zenean, beste talde bat antolatu zuen berriro, Andrés Calamarorekin, eta arrakasta handia izan zuen, batez ere Yendo de la Cama al Living abestia ezagutarazi zutenez geroztik. Hurrengo urtean, Fito Páezek hartu zuen Calamaroren lekua teklatuetan. Talde berri horren lehenengo lanak Clics Modernos eta Piano Bar izan ziren.

1986an, beste aldi bat hasi zen Garcíaren musika-karreran. Serú Girán taldeko lagun batekin, Pedro Aznarrekin, Tango diskoa kaleratu ondoren, bakarlari gisa hasi zen lanean. 1987an Parte de la religión diskoa kaleratu zuen, eta geroago, argitaratu gabe zeuzkan abestien bilduma bat argitaratu zuen: Cómo conseguir chica. 1991n, Pedro Aznarrekin batera ostera ere, Tango 4 grabatu zuen, eta urtebete geroago, Serú Giráneko taldekideekin batera, Serú Girán 92. Hurrengo lana opera-rock bat izan zuen: La hija de la lágrima (1994). 1995ean, berriz, Estaba en llamas cuando me acosté plazaratu zuen. 1996an, Say No More argitaratu zuen, berak sortutako izen bereko diskoetxeak ekoitzia, eta geroago, Constant Concept, Mercedes Sosarekin.

1980ko hamarkadan hasi eta gaur arte hainbat errezitaldi eman ditu, bai bakarka eta baita taldean ere.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charly García