Jacques Bénigne Bossuet

Jacques Bénigne Bossuet (Dijon, Frantzia, 1627ko irailaren 27a - Meaux, Frantzia, 1704ko apirilaren 12a) teologoa eta frantsesezko idazlea izan zen.

Jacques Bénigne Bossuet

elizbarrutiko apezpiku

1681eko maiatzaren 21a -
Dominique de Ligny (en) Itzuli - Henri-Pons de Thiard de Bissy
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Meaux (en) Itzuli
Meauxko apezpikua

1681 - 1704
Dominique de Ligny (en) Itzuli - Henri-Pons de Thiard de Bissy
2. seat 37 of the Académie française (en) Itzuli

1671ko maiatzaren 28a - 1704ko apirilaren 12a
Daniel Hay du Chastelet de Chambon (en) Itzuli, Melchior de Polignac
elizbarrutiko apezpiku

1669ko irailaren 13a - 1671ko urriaren 31
Charles Louis of Lorraine (en) Itzuli - Jacques de Goyon de Matignon (en) Itzuli
Elizbarrutia: Bishop of Condom (en) Itzuli
Condomgo apezpikua

1669 - 1671
Charles Louis of Lorraine (en) Itzuli - Jacques de Goyon de Matignon (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDijon1627ko irailaren 27a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1704ko apirilaren 12a (76 urte)
Hobiratze lekuaMeaux Cathedral (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Moeritherium (en) Itzuli
Collège des Godrans (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, teologoa, idazlea, literatura-kritikaria, poeta, apaiz katolikoa, politikaria, filosofoa, hizlaria eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Paris
InfluentziakAgustin Hiponakoa
KidetzaFrantses Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 5a5a550b-aac6-47fd-b5c7-0615bc8444cc Find a Grave: 7133 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Bere jaioterriko jesuitetan lehen ikasketak egin ondoren, Parisa aldatu zen. 1652an apaiz eginik, Metzen egon zen 1658 arte. Berriro Parisa itzulirik (1659), predikuak egiteari lotu zitzaion bete-betean, San Bizente Paulekoaren aholkuz. 1662an Garizumako predikuak egin zituen erregearen eta gortearen aurrean. Ildo beretik, handiki batzuen ohoretan eginiko hileta-predikuek ospe handia ekarri zioten.

Condomeko apezpikua zela (1659), erregegaiaren irakasle izendatu zuten, eta 1670etik 1680ra eginbide hori bete zuen. Haren ikaslearentzat egindako obra aipagarriak dira Discours sur l´histoire universelle (1681) eta Politique tirée des propres paroles de l´Ecriture Sainte (bukatu gabea eta 1709an argitaratua).

Gero, 1681ean, Meauxeko apezpiku izendatu zuten. Protestanteen aurkako borroka teologikoari ekin zion: Histoire des variations des églises protestantes (1881), Advertissements aux protestants (1689-1691). Gero, kietismoaren eztabaidan esku hartu zuen, Fénelonen aurka: Relation sur le quiétisme (1698). Antzerkiaren etsai agertu zen: Maximes et réflexions sur la comédie (1694). Bizitzaren azken aldi horretan hizlari sakratu gisa jardun zuen berriro, hileta-prediku gehiago eginez. Moralista, teologo eta politiko gisa ortodoxiari atxikia, Biblia eta Apokalipsiko ikuskariz beteriko predikuetan pasarteen erritmoak, hiztegiaren joritasunak eta irudien lirismoak ahalmen poetiko berezia damaiote bere jardunari.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Bénigne Bossuet