Kietismo XVII. mendeko doktrina mistiko katolikoa izan zen, Miguel de Molinos apaiz espainiarrak proposatua, eta Madame Guyon-ek eta Cambraiko artzapezpiko Fénelon-ek hedatua. Kietismoaren arabera, kristau-perfekzioa, arimaren salbamena alde batera utzita, maitasun hutsa da, kontenplazio hutsa, eta alferrikakoa da erlijiozko praktika, baita bizitza aktiboa ere; gelditasun eta pasibotasun osoan, Jainkoarekin bat egiten da. Inozentzio II.ak debekatu zuen, eta jarraitzaile asko Inkisizioak erreta hilarazi zituen.

Miguel de Molinos.

Zentzu gaitzesgarrian, kietismo esaten zaio kontenplazio hutsa eta gelditasuna eredutzat hartzen dituen doktrina edo jarrera orori.

Kietismoaren jarraitzaikeak aldatu

Hona hemen idazle batzuk:

Kritikak aldatu

Kietismoari kritika egin izan zaio kristautasunetik bertatik eta kristautasunetik kanpo.

« [...] egia esan, gauzak gizakiak erabaki duen bezalakoak izango dira. Horrek esan nahi du kietismoan erori egin behar dudala? Ez. Lehenik eta behin, konpromisoa hartu behar dut; gero, maxima zahar baten arabera jokatu: «Jarduteko ez da beharrezkoa itxaropenik izatea». [...]

Kietismoa jende mota baten jarrera da, horrelakorik pentsatzen duen jendearen jarrera: besteek egin dezakete (egin dezatela) nik ezin dudana egin. Nik defendatzen dudan doktrina, hain zuzen ere, kietismoaren aurkakoa da, zera adierazten baitu: ekintzan soilik dago errealitatea; eta are urrunago noa, ene doktrinak gehitzen baitu: gizakia bere proiektua baino ez da, egiten den neurrian baizik ez da existitzen.

»

Jean-Paul Sartre. L'existentialisme est un humanisme (1946)



Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu