Anoetako kirolgunea
Anoetako kirolgunea Gipuzkoako Donostia hiriburuko Amara Berri auzoaren hegoaldean dagoen kirolgune bat da, N-1 autobidearen alboan.
Anoetako kirolgunea | |
---|---|
Anoetako kirolgunea, Anoetako estadioa eta atzealdean Amara Berri auzoa. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′04″N 1°58′18″W / 43.30122°N 1.97164°W |
Kirolgune hau Anoetako Kiroldegia S.A. sozietate anonimoak ustiatzen du, Donostiako Udalak eratutako sozietate publikoa da eta Donostiako udalerrian dagoen Anoeta kirolguneko obrak eta zerbitzuak sustatu eta kudeatzeko helburua du.
Bertan hainbat kirol-instalakuntza daude, horien artean honako hauek:
- Anoeta estadioa
- Anoeta miniestadioa
- Antonio Elortza belodromoa
- Atano III.a pilotalekua
- Carmelo Balda pilotalekua
- Errealaren denda
- Josean Gasca pabiloia
- Paco Yoldi kiroldegia
- Real 100 museoa
- Txuri Urdin izotz jauregia
Bestalde, kirolgune honetan bertan Euskotrenen Anoetako geltokia ere kokatzen da.
Kanpo estekak
aldatu- Anoetako kirolgunearen planoa ikusgai (Gaztelaniaz)