Itziar Irigoien Garbizu

ikertzailea matematikan eta informatikan

Itziar Irigoien Garbizu (Zarautz, Gipuzkoa) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean.[1][2] Nazioarteko Proiektuen zuzendaritzako arduraduna da EHUko ikerketaren arloko errektoreordetzan.

Itziar Irigoien Garbizu

Bizitza
JaiotzaZarautz
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaConcepció Arenas
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: itziar-irigoien-garbizu

Irakaslea aldatu

Matematikan lizentziaduna (1996) eta Informatikan doktore (2008) Euskal Herriko Unibertsitatean. 2011z geroztik irakasle agregatua da. Hainbat ikasgaitan aritu izan da, gehienak estatistika eta probabilitatearekin lotuak.[3] Ingeniaritza Informatikoa eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterretan ere aritu da.[4]

2018 eta 2021 urteen artean Informatika Fakultateko dekanordea izan zen.[5]

Ikerlaria aldatu

2008an Concepción Arenas Solá-ren zuzendaritzapean defenditu zuen doktore-tesian Izenburu honekin: "Métodos basados en distancias estadísticas en comparación y clasificación de poblaciones" ("Distantzia estatistikoetan oinarritutako metodoak populazioen konparaketan eta sailkapenetan").[6]

Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa taldeko (RSAIT) kidea da. Taldearen ikerkuntza alor nagusia robotika mugikorra da, estatistika eta ikasketa automatikoko teknikak erabiliz roboten autonomia maila areagotzeko. Horrekin batera, bioinformatika eta biomedikuntzako arazoak ebazteko estatistika metodo berriak garatzea da bere ikerkuntza interes nagusietako bat. Bereziki distantzietan oinarritutako datu-analisiko tekniketan.[2]

Emakumeak zientzian eta e-makumeak aldatu

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[7] Informatika Fakultatean XXI. mendea hasi zenean jaitsiera nabarmena egon zen neska ikasleen portzentajean. Aurretik neska eta mutilen proportzioa parekidea izaten zen, baina geroago %12ra ere jaitsi zen nesken portzentajea. e-makumeak taldearen arabera arrazoi nagusietako bat izan daiteke informatika zer den ez dela ondo ezagutzen, "informatikariaren" estereotipoaren arabera hainbatentzat informatikaria mutil azkar "friki" eta asoziala da. [8][9]

Gaur8 astekariko e-makumeak taldeak osatzen duen atalean artikulu idatzi zuen: <<Big Data>>[10]

Erreferentziak aldatu

  1. «Irakasleak. Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala saila, UPV/EHU» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  2. a b «ITZIAR IRIGOYEN GARBIZU - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  3. Garbizu, Itziar Irigoien. (2005). Estatistika eta probabilitatea. (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  4. Irigoien Garbizu, Itziar. «Irakasleak - Doktoregoa - UPV/EHU» Doktoregoa (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  5. Irigoien Garbizu, Itziar. (2005). Estatistika eta probabilitatea. (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  6. Irigoien Garbizu, Itziar. (2008). Métodos basados en distancias estadísticas en comparación y clasificación de poblaciones.. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  7. Gonzalez, Victoria Fernandez; Garbizu, Itziar Irigoien; Etxabe, Itziar Cortes. (2011). «Informatika Ingeniaritzan emakumezko eta gizonezko ikasleek duten jarreraren azterketa konparatiboa» EKAIA (24): 205–217. ISSN 0214-9001. (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  8. «Emakume eta Neska Zientzialariaren eguna» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-02-14 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  9. Garbizu Irigoien, Itziar; Fernández, Victoria Gonzalez; Cortés, Itziar Etxabe. (2012-10-18). «Informatika Ingeniaritzan emakumezko eta gizonezko ikasleek duten jarreraren azterketa konparatiboa» Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria 0 (24) ISSN 2444-3255. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  10. Irigoein Garbizu, Itziar. (2015-04-01). ««Big data»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu