Itziar Astiasaran
Itziar Astiazaran Antxia (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1960) Farmazia doktorea, elikaduraz, dietetikaz eta elikagai-seguritateaz espezialista ezaguna.
Itziar Astiasaran | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | María Icíar Astiasarán Anchía | ||
Jaiotza | Aretxabaleta, 1960ko uztailaren 3a (64 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | farmazialaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoa Euskal Herriko Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitatea 2006) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Jakiunde Farmaziako Errege Akademia |
Biografia
aldatuItziar Astiasaran 1982an lizentzia lortua eta 1985an Farmaziaz doktoratu zen Nafarroako Unibertsitatean. 2006an Nutrizioa eta Bromatologia katedra eskuratu zuen. 2004tik 2011ra Farmazia Fakultateko dekano izan zen. Halaber, Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako partaidea eta Espainiako Farmaziako Errege Akademia Nazionaleko akademikoa da. 2006an Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman zion, Pedro Miguel Etxenike eta Andoni Egañarekin batera; Astiazaranen kasuan hauxe izan zen arrazoia: "Nutrizioaren, Dietetikaren eta Elikagaien Segurtasunaren arloetan egindako ibilbide zientifikoagatik". Egun, Ikerketako errektoreordea da Nafarroako Unibertsitatean, eta Nafarroako Unibertsitateko Elikadura Zientzien Institutuko zuzendakarikide.