Iso Lohijärvi (Kittilä)

Artikulu hau Kittiläko aintzirari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iso Lohijärvi (argipena)».

Iso Lohijärvi aintzira Kittilä udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da. Muonioko mugatik gertu dago, Kivijärvi aintziratik pare bat km-ra eta Pallas-Yllästunturi Parke Nazionalaren mugan, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen parke nazionalaren mugan, hain zuzen; hala nola, borrokalariak, istingor arruntak, kuliska pikartak, mendebal-txori mokomeheak, laponiako berdantzak, elur-berdantzak, elur-hontzak, eper zuriak, txirri lepokodunak, zapelatz galtzadunak, larre-buztanikarak, mendi-txontak, negu-txirtak, papourdinak, txirritxo handiak, txoka gorriztak, urre txirri arruntak, ahate gorriztak, ahatebeltzak, beltxarga oihulariak, zerra txikiak eta antzara hankagorriztak, hankahoriak, muturzuriak eta nanoak bezalako hegaztiak aurki daitezke.

Iso Lohijärvi
Geografia
Map
Koordenatuak67°58′25″N 24°30′05″E / 67.97363°N 24.50134°E / 67.97363; 24.50134

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Bizilagunak Kivijärvi eta Pallasjärvi mendebaldean eta Tepasto herria ekialdean dira. Gutxi gorabehera, azarotik maiatzera izoztua egon ohi da aintzira.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu