Islamaren adar eta eskolak

islamaren lehen adar eta korronte desberdinduak erlijioa fundatu zuen Mahoma profeta hil zenean sortu ziren funtsean, musulmanek Koranean zuzenean jorratu gabeko gaiei aurre egin zietenean, eta gizartearen kudeaketari eta boterea partekatzeari buruzkoak. Egoera hartan, komunitate musulman eratu berriak hainbat erantzun eman zizkien estatu eta gizarte antolaketari, eta legediari buruzko pentsamendua ere sortu zen: erantzun desberdin horien arabera eskolak edo erritoak eratu zituzten, eta Islamaren adar desberdinak sortzea ere hortik etorri zen.

Musulmanen gehinegoa ehunekoetan herrialdeka. Berdez: Sunismoa. Morez: Xiismoa. Beltzez: Ibadismoa .
Islamaren korronte nagusiak (frantsesezko izenekin), jatorri ideologiko eta kronologikoekin.
Islamaren korronte nagusien geografia. Sumismoarenak: hanafismoa, xaafismoa, malikismoa, hanbalismoa. Xiismoarenak:Ismailismoa, Jafarismoa, Zaidismoa, eta beste korronte batzuk.

Mekako Adierazpenaren Lau Korronteak

aldatu

2005ean Mekako adierazpenak aitortutako lau adar islamikoak hauek dira:

Eskola sunitak

aldatu

Suni adarra ( sunnah hitzetiketik, tradizioa ), oinarritzen da Hadithak (Mohameden hitzak eta egintzak) erabiltzean, haiek Koranarekin lotzen dituztelarik erabaki teologikoak hartzeko edo legeak lantzeko. Iturriei ematen zaien pisuaren eta zuzenbide musulmanaren (edo sharia ) ezartzeko moduaren arabera, sunnismoa, aldi berean, zuzenbide musulmaneko hainbat eskolatan banatzen da, eta horietako nagusiak hanafismoa, malikismoa, shaafismoa eta hanbalismoa dira. Eskola hauek elkar aitortzen dute, batzuek besteak egiazkotzat hartzen dituzte.

Beste korronte batzuk

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu