Musulman Beltzak (ingelesez: Black Muslims) 1930. urtean Wallace Fard Muhammad Mekan jaio zen musulman ortodoxoak Estatu Batuetako Detroit hirian sortu zuen erlijio eta kultura higikundea da.

Musulman Beltzak
Datuak
Motasekta, erakunde politikoa eta new religious movement (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ideologiablack supremacy (en) Itzuli, Black Nationalism (en) Itzuli, Islamismoa eta antisionismoa
Jarduera
Honen parteBlack Muslim movement (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaWallace Fard Muhammad (en) Itzuli eta Louis Farrakhan
Egoitza nagusi
Prentsa-organoaMuhammad Speaks (en) Itzuli eta Bilalian News (en) Itzuli
Historia
Sorrera1930eko uztailaren 4a
Sortzailea
SorlekuaDetroit
webgune ofiziala
Twitter: OfficialNOI Edit the value on Wikidata

Historia

aldatu

Hasierako kide gehienak hegoaldeko estatuetatik emigraturiko beltzak ziren eta arian-arian gorpuztu zen mugimenduan Islamen Nazio berri baten inguruko asmoa, beltzak nagusi zirela. Elijah Muhammad Farden ondorengoaren ahaleginari esker zabaldu zen erakundea eta indartu zen beltzen artean nazio berriaren aldeko ideia.

1960tik aurrera, Malcolm X izan zen talde horretako buruzagi ospetsuena. 1963tik aurrera, liskar eta gatazka ugari izan zituzten Elijah Muhammadek eta Malcolm Xk, eta 1965ean hil zuten azkeneko hau atentatu batean.

1970. urtetik aurrerako urteetan, mugimendu beltz ez erradikalak nagusitu ziren eta Musulman Beltzen eragina apaldu zen. 1985ean iragarri zuen Elijah Muhammaden seme Warith Deen Muhammadek erakundearen desegitea.

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu