Ipar Errusiako interbentzioa


Ipar Errusiako interbentzioa Errusiako Gerra Zibileko aliatuen esku-hartzearen parte izan zen. 1918ko maiatzetik 1919ko urrira iraun zuen. Aliatuek Errusian egindako esku-hartze handiagoaren zati txiki bat izan zen, zeinaren helburu ofiziala ipar Errusiako armategiak babestea zen, berriz ere Errusia gerra sartzeko asmoz.[1] Ekialdeko frontea Martxoaren 3an amaitu zen, Sobietar Gobernuak eta Erdialdeko Inperioak Brest-Litovskeko ituna sinatu ondoren, eta Aliatuek trukean Alemaniak Mendebaldeko Frontea are gogorrago joko zuela bazekiten. 1918ko abuztuan, ordea, Finlandian eta Ukrainan alemanak erretiratzen ari zirela eta Mendebaldeko Frontean mehatxua desagertu zenean, onartu zen tropak benetan boltxebikeen aurka borrokatuko zirela, eta ez Inperio Zentralen aurka.[1]

Horretarako, Ententeko itsas-unitateek Murmansk eta Arkhangelskeko portuak hartu zituzten. 1919ko udaberrian, ordea, frontea berreraikitzeko ahalegin nagusia Siberiatik etorri behar zuten indarrei esleitu zitzaien, batez ere japoniarrei, alde horretan Armada Zuriaren unitate gehienak zeudelako. Ondorioz, Errusiako iparraldeko frontea bigarren planora pasatu zen. Hala ere, Errusiako Gerra Zibilean britainiar parte-hartze militar handiena izan zuen eskualdea izan zen.[1]

Ipar Errusiako interbentzioaren armadaren osaketa

aldatu

Interbentzioaren hasiera

aldatu

Sobietar Gobernu berriaren etsai, eta Urriko Iraultzaren ondoren Errusian zegoen egoerari buruzko jarrera oraindik ez oso argiarekin, errusian zeuden unitate britainiarren egoera okertzen ari zen. Londresetik gobernuak ez zuen bere tropen ebakuazioa aurreikusi, oraindik ere 1917ko neguan Errusiarekiko politika argirik ez izan arren. Neguaren etorrerarekin eta azaroaren amaieratik Artikoko errusiar portuen izoztearekin gero eta zailagoa bihurtzen ari zen.[1]

Interbentzioaren lehen indar nagusiak 1918ko maiatzean iritsi ziren, Frederick C. Poole britainiar jeneralaren agindupean, eta Murmansken lehorreratu ziren. Ironikoki, Errusian lehen britainiar lehorreratzea (Martxoan jada, 170 gizonekin) Sobietar Batasuneko kontseilu batek eskatuta etorri zen.[2] Alemaniarrek hiria erasoko zuten beldur, Murmanskeko sobietarrek aliatuek tropak lehorreratzea eskatu zuten. Leon Trotskik berak sobietarrei aliatuen laguntza onartzeko agindu zien, alemaniarren aurka egin nahian.[3]

1918ko ekainaren hasieran, Petrogradotik iparraldera zihoazen Armada Gorriko bazegoela destakamendu batzuek Turmansketik zetozen britainiar patruila batzuekin talka egin zuten. Aliatu diplomatiko gehienek Vologdatik Arkhangelsken bitartez ihes egin ondoren, 1918ko uztailaren 28an, hauek Pooleri Arkhangelsken konspirazio anti-boltxebike bat antolatzen bazegoela jakinarazi zioten, hiriaren kontrola hartzeko premiazko laguntza eskatzen zuena. Errefortzuen zain egon arren, Sobietar poliziak konspirazio saiakera ez aurkitzeko aukerak mantentzeko Poole bere planak aurreratzera erabaki zuen.[4][3]

Frantziar batailoi bateko 1200 gizonekin, britainiar itsas-infanteria destakamendu batekin, AEBetako 50 marinelekin eta 3 ontzirekin, porturako sarrera gordetzen zuen uharteko defentsak desarmatzea lortu zuen eta, hirian emandako estatu-kolpeari esker, aurrera egin zuen, arrisku gehiegirik gabe. Poolerekin harremanetan, Georgi Emolaevitx Chaplin kapitainak, britainiarren miresle handiak, 1918ko abuztuaren 1eko gauerako antolatu zuen kolpea. Ia gorabeherarik gabe, Poolek hilaren 2ko goizean hirian sartzea lortu zuen. Arkhangelskeko jendetza, nagusiki burges eta nekazari aberatsez osaturik, poztasunez ongietorria egin zioten. Hiriko langileek, ordea, alde egin zuten.[1]

1918ko udazkena

aldatu

Interbentzioa, ofizialki, Chaplinen estatu-kolpearen ondoren presaka eratutako Iparreko Eskualdeko Administrazio Gorenaren gonbidapenarengatik egin zen. Nikolai Txaikovski Sozialista Herrikoi ospetsua buru zuela, egia esan, Poolerentzako fatxada hutsa baino ez zen, egitan botere guztia zuena bera baitzen. Honek dekretuen bidez gobernatu zuen. Praktikan, britainiar aginte militarrak hiriaren kontrola hartu zuen, nahiz eta biztanleria eta diplomazialari aliatuak Poolerekin etsaituta egon arren. Handik gutxira, Txaikovskiri ozta-ozta jakinaraziz, Poolek gerra-legea ezarri zuen bere kontrolpean zegoen lurraldean, eta heriotza-zigorra ezarri zien "tropen edo herritarren artean ezinegona edo desordenak eragiteko zurrumurruak zabaltzen zituztenei".[1]

Poolek, Maynardek ez bezala (Murmanskeko agintari militar aliatua), sobietarrei erasotzeko gogoa zuen, eta Arkhangelsken kontrola hartu eta gutxira tropak Vologda eta Kotlas aldera bidali zituen. Handik gutxira, indar hauek sobietarren aurkako borroka gogorretan murgildu ziren.

Interbentzioaren "helburu ofizialak" bere zentzua abuztuan galdu zuen, Poole lehorreratu eta gutxira, hilaren hasieran Helsinkiko kontsul britainiarrak alemaniarrak Finlandiatik alde egiten ari zirela ziurtatzean, haien tropak Mendebaldeko Frontera bidaltzen ari baitziren Aliatuen erasoaldia geldiarazteko asmotan.[1] Jatorrizko bigarren mailako helburua, Txekoslovakiar Legioaren ebakuazioa, bete ezin zenez, britainiar gobernuak misioaren helburuak aldatu zituen, baina oso termino lausoetan definituta. Handik aurrera britainiar tropak ez ziren alemaniarren aurka borrokatzeko geratuko, boltxebikeen aurka baizik.[4]

Aurreko helburu berriak betetzeko Poolek Arkhangelsk eta Viatkaren arteko komunikazio lerroen kontrola hartu behar zuen, Txekoslovakiar Legioarekin topo egin, Aliatuen aldeko toki administrazioak sostengatu, aldeko indar berrien errekrutamendua bultzatu eta alemaniarren balizko aurrerapena sahiestu. Horretarako 5.500 gizon estatubatuarren errefortzua izango zuen.[1]

Errusiar indar armatu "independiente" bat errekrutatzeko lehen saiakerak porrot handian amaitu ziren: Murmansken 1200 gizon baino ez ziren errekrutatu (horietako 300 borrokarako ezgaituak) eta antzeko kopuru bat Arkhangelsken. Errusiar troparik ez zegoenez, Poolek bere indar propio eta urriekin boltxebikeei aurre egin behar izan zien. Irailaren hasieran, errefortzu estatubatuarren etorreraren ondoren, 4.800 estatubatuar, 2.420 britainiar, 900 frantziar eta 350 serbiar zituen bere aginpean. Amerikar tropak erasoetan erabiltzea eragozten zuten aginduak izan arren, hauek desobeditu egin zituzten.[1][4]

Pooleren errefortzu-eskaerak, Vologdarantz erasoaldiarekin jarraitu nahi zuenak, Londreseko Gobernuak atzera bota zituen. Gobernuak, ordea, Murmansk indartu zuen, portua alemaniarrengan mehatxaturik ez egon arren. Guztira 15.000 gizon izatera iritsi ziren. Tropek, gutxira, boltxebikeen aurka borrokatzeko prestatu behar izan ziren. Biztanleentzako laguntza finantzariorik eta hornidurarik ezak Maynard jeneralak Murmanskeko biztanleekin zituen harremanak izugarri zaildu zituen.[1]

Pooleri buruzko kexak gero eta ugariagoak zirenez, Britainia Handiko Gobernuak Poole ordezkatu egin zuen urriaren erdialdean; Ironside jenerala jarri zuten haren ordez, logistika kontuetan askoz ere adituagoa. Izendapena, lehenengo aldi baterakoa, 1918ko azaroaren 19an iraunkorra bihurtu zen. Azaroan Ironsidek 6.300 soldadu britainiar inguru, 1.700 frantziar eta 5.200 estatubatuar zituen Arkhangelsken. Urtearen amaieran 2.700 errekluta errusiar inguru gehitu zitzaizkien, eta guztira 16.000 gizon izatera iritsi ziren. Murmansken, sir Charles Maynard jeneralik zuhurrenak beste 15.000 gizon jaso izan zituen. Irailaren hasieran RAFeko eskuadroi bat ere sortu zen Arlhangelsek zerbitzua emateko, RE8 hegazkin zaharkituaz hornitua.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h i j «Anglo-Soviet Relations, 1917–1921. Volume I, Intervention and the War. By <italic>Richard H. Ullman</italic>. (Princeton, N. J.: Princeton University Press. 1961. Pp. xvi, 360. $7.50.)» The American Historical Review 1962-07  doi:10.1086/ahr/67.4.1015. ISSN 1937-5239. (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  2. (Ingelesez) Mawdsley, Evan. (2007). The Russian Civil War. Pegasus Books ISBN 9781933648156..
  3. a b c Wright, Damien. (2017). Churchill's secret war with Lenin: British and Commonwealth military intervention in the Russian Civil War, 1918-20. Helion & Company ISBN 978-1-911512-10-3. (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  4. a b c Kinvig, Clifford. (2006). Churchill's crusade: the British invasion of Russia, 1918-1920. Hambledon Continuum ISBN 978-1-85285-477-5. (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).

Kanpo loturak

aldatu