Ireki menu nagusia

Ion Heliade Rădulescu (Târgovişte, 1802ko urtarrilaren 6a - Bukarest, 1872ko apirilaren 27a) Errumaniako idazlea eta politikaria izan zen. Kazetaria eta idazlea zen. 1828an errumanieraren lehen gramatika idatzi zuen, eta idazkera zirilikoaren ordez latinoa ezartzearen alde agertu zen. 1848ko nazio-matxinadan parte hartu zuen eta erbestera, Parisa, jo behar izan zuen, ondoren. Errumaniara itzulita (1859), bertako Hizkuntza Akademiaren sorkuntzan hartu zuen parte (1866), baina bakar samar gelditu zen azken urteetan. Poemak eta saiakerak idatzi zituen; errumanieraren batasuna finkatu zuen lehen hizkuntzalaria izan zen, Gheorghe Asachi eta Mihail Kogălniceanurekin batera.

Ion Heliade Rădulescu
Ion Heliade Radulescu Popp.jpg
Errumaniako diputatua

Bizitza
Jaiotza Târgoviște Itzuli1802ko urtarrilaren  6a
Herrialdea  Errumania
Heriotza Bukarest1872ko apirilaren  27a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak errumaniera
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, filologoa, historialaria, itzultzailea, diplomazialaria, filosofoa, idazlea, poeta, literatura-kritikaria, kazetaria, Bibliaren itzultzailea, classical scholarra Itzuli eta politikaria
Kidetza Errumaniar Akademia
Mugimendua erromantizismoa
Klasizismoa
Izengoitia(k) Ion Heliade, Eliad
Genero artistikoa olerkigintza
autobiografia
satira
Ion Heliade Radulescu - Semnatura.gif

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ion Heliade Rădulescu