Mihail Kogălniceanu

Mihail Kogălniceanu (Iaşi, Errumania, 1817ko irailaren 6a - Paris, Frantzia, 1891ko uztailaren 1a) errumaniar historialaria eta politikaria izan zen.

Mihail Kogălniceanu
Mihail Kogălniceanu.jpg
Errumaniako lehen ministro

1863ko urriaren 11 - 1865eko urtarrilaren 26a
Nicolae Crețulescu (en) Itzuli - Nicolae Crețulescu (en) Itzuli
Errumaniako diputatua

Bizitza
JaiotzaIași1817ko irailaren 6a
HerrialdeaMoldaviako Printzerria
United Principalities
Errumaniako Erresuma
HeriotzaParis1891ko uztailaren 1a (73 urte)
Hobiratze lekuaErrumania
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakabokatua, historialaria, iritzi-kazetaria, diplomazialaria, literatura-kritikaria eta politikaria
KidetzaErrumaniar Akademia
Hellenic Philological Society of Constantinople (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Liberal Party (en) Itzuli
Signature of Mihail Kogalniceanu.png

BiografiaAldatu

Ikasketak Frantzian eta Alemanian egin ondoren Errumaniara itzuli, eta Dacia literata aldizkaria sortu zuen 1840. urtean. Iaşiko Antzoki Nazionaleko zuzendaritzan izan zen Alecsandri eta Negruzzi errumaniar idazleekin batera, eta 1848. urteko Iraultzan esku hartu zuen.

Erbestetik itzulitakoan Danubioko izarra aldizkaria plazaratu zuen (1855), eta, Divan ad hoc delako elkarteko kidea zen aldetik, Valakiarekin bat egitearen alde agertu zen. Alexandre Cuza aginpidera heldu zenean Mihail lehen ministro izendatu zuten (1863-1866). Atzerri-ministroa izan zen Independentzia Gerra garaian.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mihail Kogălniceanu  

ErreferentziakAldatu