Indonesia AirAsiaren 8501 hegaldia

Indonesia AirAsiaren 8501 hegaldia (QZ8501/AWQ8501) Indonesia AirAsiaren 2014ko abenduaren 28ko hegaldia izan zen, Surabaya (Indonesia) eta Singapur artekoa.

Indonesia AirAsiaren 8501 hegaldia
Irudia
Map
Motahegazkin istripu
Data2014ko abenduaren 28a
KokalekuKarimata Strait (en) Itzuli
HerrialdeaIndonesia
Partehartzaile kopuru162
AireontziA320-200 (en) Itzuli
AbiapuntuJuanda International Airport (en) Itzuli
HelmugaSingapur Changi aireportua
KudeatzaileaIndonesia AirAsia (en) Itzuli
Hegazkinaren erregistroaPK-AXC
Pertsona hilak162
Pertsona desagertuak56
Bizirik irten direnen kopurua0

Desagerpena aldatu

05:20ean aireratu zen eta Borneo irlaren ingurutik igaro zenean berarekin harremana galdu zuten, 07:25 aldera (Euskal Herrian 00:25 zirenean). Pilotuak ibilbidea aldatzeko eskatu zion kontrol dorreari, baldintza meteorologiko txarrengatik, aireratu eta ordubetera. Eguraldia txarra zen desagertu izanaren arrazoietako bat[1].

Bidaiariak aldatu

162 bidaiari zeuden: 155 bidaiari eta hegazkin konpainiako zazpi kide. 156 lagun Indonesiakoak ziren, hiru Hego Koreakoak, Malaysiako bat, Singapurreko bat eta frantses bat[1].

Erreskatea aldatu

Abenduaren 28an, bilaketa lanetan egon ziren Indonesiako hegazkin bat, sei itsasontzi eta hiru helikoptero. Argi gutxi zegoelako bertan behera utzi zituzten lanak behin-behinean[1].

Gertaeraren bilakaera aldatu

Abenduaren 29an, Indonesian desagertutako hegazkina itsasora erori zela uste zuten bilatzaileek[2]. Hala ere, lehenago, desagertutako hegazkinarena izan zitekeen objektu bat ikusi zuten. Ustezko hondakina AirAsia enpresako hegazkina azkenengoz ikusitako lekutik 700 bat miliara azaldu zen[3]. Indonesia, Malaysia, Singapur, Australia eta Hego Korea bilaketan parte hartu zuten Belitung uhartearen inguruetan. AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Txina, India eta Japoniak laguntza eskaini zuten[4].

Abenduaren 30ean, desagertutako AirAsiako hegazkinaren bila jarraitzen zuten[5]. Hegazkinaren arrastoak aurkitu zituen arrantzale batek, eta horietan Air Asia konpainiaren ikurra identifikatu zutela adierazi zuen Indonesiako Gobernuak. 40 bat bidaiariren gorpuak erreskatatu zituzten[6]. Indonesiako hegazkina erori zen lekua topatu zuten.

Abenduaren 31ean, biktima gehiago bilatzeko operazio "zabalagoa" egingo zuten[7]. Java itsasoan, Indonesian, aurkitu zituzten hegaldiaren hondakinak, harremanak eten ziren zonaldetik hurbil[8].

Urtarrilaren 3an, AirAsiako hegazkinaren lau zati handi aurkitu zituzten Javako itsasoan. Ordura arte, 30 lagunen hilotzak berreskuratu zituzten[9].

Urtarrilaren 4an, hegazkineko 34 gorpu ziren erreskatatu zituztenak. Poliziak bederatzi gorpu identifikatu zituen. 80 urpekari baino gehiago ari ziren beste bidaiarien gorpuak bilatzen[10].

Urtarrilaren 7an, AirAsiako hegazkinaren atzealdea aurkitu zuten Javako itsasoan eta hegazkinaren kutxa beltzak laster aurkitzea espero zuten erreskate taldeek[11].

Urtarrilaren 11ean, AirAsia hegazkinaren kutxa beltz bat aurkitu zuten Javako itsasoan. Urtarrilaren 12an saiatuko ziren itsasotik ateratzen. 48 hilotz baino ez zituzten berreskuratu[12].

Urtarrilaren 12an, AirAsiako hegazkinak eztanda egin zuela itsasora erori baino lehen jakin zen. "Presio aldaketa bat" izan zen leherketaren arrazoia[13]. Egun berean, Air Asiako kutxa beltzetako bat ere aurkitu zuten[14].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu