Krepuskulua egunsentiko edo ilunabarreko argitasun motela da, horizontetik hurbil ezkutatuta dagoen eguzkiaren argi-izpiek atmosferako goi-geruzak ukitzean sortua[1]. Bi motakoak izan daiteke orduaren arabera:

  • Goizeko krepuskulua: eguzkiaren irteeraren aurretik gertatzen dena, egunsentia, goizaldea, arginabarra, goiztiria, argi-urratzea edo argi-azkorria izenekoa.
  • Arratsaldeko krepuskulua: eguzkiaren sarreraren ondoren gertatzen dena, ilunabarra, ilunsentia edo arrastiria izenekoa.
Krepuskuluko zeru gorria.

Krepuskulua mugatzeko eguzkiaren altxatze-angelua   erabiltzen dute, hau da, zeruertz eta eguzkiaren erdigune geometrikoak sortzen duten angelua[2]

Definizioa Eguzkiaren erdigunea eta zeruertz matematikoaren arteko angelua[3]
Eguna −0° 50' ≤  
Eguzkiaren beheko adarra zeruertzean   = −0° 20'
Eguzkiaren erdigunea zeruertzean   = −0° 35'
Eguzkiaren goiko adarra zeruertzean   = −0° 50'
Krepuskulo zibila −6° ≤   < −0° 50'
Itsas-krepuskulua −12° ≤   < −6°
Krepuskulu astronomikoa −18° ≤   < −12°
Gaua   < −18°

Oharra: Definizio honetan, zenitetik 90° ereduzko zeruertza erabili dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Krepuskulu. .
  2. US Naval Observatory. Rise, Set, and Twilight Definitions. Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada.
  3. Van Flandern, T.; Pulkkinen, K.. (1980). «Low precision formulae for planetary positions» Astrophysical Journal, Supplement Series 31 (3).