Dana Andrews (1909ko urtarrilaren 1a - 1992ko abenduaren 17a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. Covington Countyko etxalde batean jaio zen eta bederatzi neba-arrebatan hirugarrena izan zen. Aita eliza baptistako abadea zen. Umetan familiak Texaserako bidea hartu zuen, Huntsvillerakoa hain zuzen. Enpresa munduan jarduteko ikasketak egin zituen, eta sasoi batean kontulari aritu bazen ere, 1931n Los Angelesera joan zen kantari legez bizimodua egiteko asmotan; denetariko lanetan ibili zen, eta opera ikasten ere saiatu zen. 1940an Samuel Goldwynekin kontratua sinatu zuen eta William Wylerrek zuzendutako The Westerner filmean hartu zuen parte Gary Cooper izarraren ondoan. 1943an Henry Fondaren parean aritu zen askorentzat Andrewsen lan onena den The Ox-Bow Incident pelikulan. Hurrengo urtean, 1944an, Premingerren Laura filmean ikusiko dugu Gene Tierneyren ondoan. 1946an Oscar saria irabazi zuen The Best Years of Our Lives filmean gerratik etxera datorren soldaduarena egin zuen Andrewsek. 1950ean, berriro Premingerren eskutik, Where the Sidewalk Ends zinema beltzeko lanean aritu zen. Ordutik aurrera Danaren ibilbideak ez zuen aukera handirik erakutsi: alkoholismoak erabateko mugak ezarri zizkion; bitan-edo auto istripu larriak izan zituen. Jarraiko urteetan egin zituen filmak bigarren mailakoak izan ziren, edota telebistarako sailetan aritu zen. 1972an, lau urtean zurruta alde batera lagata, Alkoholiko Anonimoak elkartearen kanpaina batean hartu zuen parte. Bizitzako azken urteak Alzheimerren gaixotasunak jota eman zituen: 1992an, 83 urte zituelarik, hil egin zen.

Dana Andrews

12. President of SAG (en) Itzuli

1963 - 1965
George Chandler - Charlton Heston
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarver Dana Andrews
JaiotzaCollins (Mississippi)1909ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaThe Osborne (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Alamitos (Kalifornia)1992ko abenduaren 17a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSam Houston State University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta sindikalista
Genero artistikoaWesterna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0000763 Allocine: 1297 Rottentomatoes: celebrity/dana_andrews Allmovie: p1708 TCM: 161086 TV.com: people/dana-andrews IBDB: 94661
Musicbrainz: 4c93e6d3-5310-47d7-aa48-8c05d72ca53e Discogs: 2589296 Find a Grave: 6502782 Edit the value on Wikidata

Filmography aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dana Andrews