Ilbarritz jauregia
Ilbarritz jauregia Lapurdiko Bidarte udalerrian dagoen jauregia da. Bere izenak ongi adierazten duen bezala udalerri honetako Ilbarritz auzoan kokatzen da. 1895 eta 1897 urteen artean eraiki zuen Gustave Hugueninek (arkitekto miarriztarra) Albert de l'Espée baroiarentzat, pertsona batek inoiz izandako organorik handiena ostatatzeko.
Ilbarritz jauregia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Herria | Bidarte |
Koordenatuak | 43° 27′ 31″ N, 1° 34′ 35″ W / 43.4587°N,1.57638°WKoordenatuak: 43° 27′ 31″ N, 1° 34′ 35″ W / 43.4587°N,1.57638°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1895 |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084544 |
Kontaktua | |
Helbidea | avenue Reine-Nathalie |
|
Organo hori (gaur egun Montmartreko Sacré-Cœur basilikan dago) 1903an jarri zen bertan eta 1906an beste bategatik aldatu zen, pixka bat txikiagoa zena, baina baita landuagoa ere. Azken organo hau gaur egun Usurbilgo elizan dagoena da.
Lau urtez izan ostean, baroiak saldu egin zuen 1911an eta Lehen Mundu Gerran ospitale bihurtu zen, geroago, Espainiako gerra zibilaren ondorioz ihesean zetozen errefuxiatuak ostatatu zituen, 1940. urtetik aurrera goarnizio alemaniar baten basea izan zelarik. Bertan izandako lapurreta eta arpilaketak min handia egin zion eraikinari, ahalik eta 1958. urtean berriztapen partziala egin zen arte. Berriz saldu zen 1986an eta itxita egon zen zenbait urtez, 1990. urtean inbentarioa egin zitzaion arte. Guztiz berritzeko proiektua ikerketa fasean dago.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |