Ibilgarritasun
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da josugoni lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Ibilgarritasuna, gune batean ibiltzeko erraztasuna adierazten duen neurria da. Ibilgarritasunak eragina du osasunean, ingurumenean eta ekonomian[1]. Gune bat ibilgarria den jakiteko, faktore ugari aztertu behat dira, hala nola oinezko bide eta espaloien kalitatea, trafikoaren eta errepideen baldintzak, lurzoruaren erabileta, eraikinen irisgarritasuna, segurtasuna eta abar[2]. Ibilgarritasuna kontzeptu garrantzitsua da hirigintza iraunkorrean[3].
Ez da nahastu behar "irisgarritasun" terminoarekin, erabiltzaile orori leku edo zerbitzu baterako sarbidea ahalbidetzean datzana, ezgaitasunen bat dutenentzat bereziki.
HistoriaAldatu
Autoak eta bizikletak masiboki ekoiztu baino lehen, mugitzeko sistema erabiliena ibiltzea zen. Modu bakarra zen alde batetik bestera joateko giza-historiaren gehiengoan[4]. 1930koan, hazkunde ekonomikoak bultzatuta autoen ekoizpena handitu zen, eta merketu. Horrela, auto-kopuruak gorakada erraldoia izan zuen, batea ere Bigarren Mundu Gerra osteko garaian[5]. Autoen igorpen kaltegarriek airearen kutsadurarekiko kezka areagotu zuen eta alternatiba beharraren ideia zabaldu hirigileen eta jendearen baitan, hala nola garraio publikoa orokortzea eta ibiltzea erraztea.
EzaugarriakAldatu
Ibilgarritasunaren definizio bat honakoa izan daiteke:
- "Hiri ingurune baten erraztasuna bertan bizitzeko, erosketak egiteko, bisitatzeko, gozatzeko edo aisiarako"[6].
Ibilgarritasunari eragiten dioten faktoreen artean daude, baina ez soilik, honakoak:
ErreferentziakAldatu
- ↑ Walkability Is Good for You. .
- ↑ Online TDM Encyclopedia chapter on pedestrian improvements
- ↑ S. Grignaffini, S. Cappellanti, A. Cefalo, "Visualizing sustainability in urban conditions", WIT Transactions on Ecology and the Environment, Vol. 1, pp. 253-262, 10 Jun 2008.
- ↑ Rich, Nathaniel. (2015-4-23). The History of a City Underfoot. The New York Times Company.
- ↑ Hendee, Caitlin. "More on the cover story: A short history of walkable urbanism and transit-oriented development". Denver Business Journal.[1]
- ↑ "The extent to which the built environment is friendly to the presence of people living, shopping, visiting, enjoying or spending time in an area". Abley, Stephen. (2005-3-21). (pdf) Walkability Scoping Paper. .