Smoga airearen kutsadura mota bat da, laino marroixka itxura duena. Presio altuetan (antizikloiak) airea gai kutsagarriekin nahasten denean sortzen da; izan ere, presio altuak airea geldiarazten du, eta horregatik kutsadura atmosferaren beheko geruzetan geratzen da, duen dentsitatearengatik.

Smoga Londresen.

Industriak sorturiko lainoak, haran hondoetan eta sakongune topografikoetan eratzen dira besteak beste, hiriguneetan edo industria guneetan. Aireak zatiki higroskopiko asko izaten ditu ingurune horretan, hiriko eta lantegietako jardueraren bidez eguratsera igorriak, eta horrek lainoak sorrarazten ditu, laino trinkoak gainera, %100 baino hezetasun erlatibo apalagoa denean ere. Kutsadura handiko guneetan, beraz, laino trinkoa eratu ohi da, kea eta beste gai kutsagarri batzuk lainoarekin nahasten direnean, eta smog edo ke-laino esaten zaio laino trinko horri.

MotakAldatu

Bi smog mota daude: sufrezkoa eta fotokimikoa.

Sufrezko smogaAldatu

Sufrezko smoga edo euri azidoa ohikoa da hiri handietan, sufre oxidoaren eraginez. CO2 isurtzean, gai horiek atmosferako urarekin erreakzionatzen dute, eta azido sulfurosoa sortzen. Kutsaduraz beteriko lanbroa eratzen da, oso kaltegarria gizakiontzat.

Smog fotokimikoaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kutsadura fotokimiko»

Lehen aldiz Los Angelesen ikusi zen, 1943an. Garraio-trafiko handia (NOa eta konpokosatu organiko lurrunkorrak askatzen dituzte) izateaz gain, klima beroa, eguzkitsua eta haize gutxi duten hirietan gertatzen da.

Osasuneko efektuakAldatu

Smoga arazo larria da hiri askotan. Sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa eta karbono monoxidoa oso kaltegarriak dira osasunerako, bereiziki zaharretan, umeetan eta osasun arazoak dituztenentzat; adibidez bihotzeko arazoak edo birikietako arazoak eragin ditzake. Smogak eztarria urratzen du eta birikien arnasketa lana zailtzen du.

Smoga ekiditeko neurriakAldatu

Neurri eraginkorrena kotxeen trafikoa murriztea da.

  • Garraio publikoak gehiago erabiltzen.
  • Garraioentzako bidesaria inposatzea.

Beste neurri batzuk eta badaude kutsadura murrizteko

  • Leku berdeak eta lorategi gehiago jartzea.
  • Kutsadura xurgatzen duen asfalto berezi bat ipintzea ohiko asfaltoaren ordez.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  • Smog www.zientzia.net gunean