Ibai Llanos Garatea (Deustu, 1995eko martxoaren 26a) bizkaitar Interneteko izar, streamer, youtuber eta e-sport-casterra da. YouTuben, Twitchen milaka jarraitzaile ditu.

Ibai Llanos

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIbai Llanos Garatea
JaiotzaBilbo1995eko martxoaren 26a (29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakInterneteko ospetsua, Twitch streamer (en) Itzuli, youtuberra, esport-esataria eta futbolaria
Altuera1,82 metro
Genero artistikoarol bideo-jokoa
kirola

IMDB: nm9667263 Twitter: IbaiLlanos Instagram: ibaillanos Youtube: UCaY_-ksFSQtTGk0y1HA_3YQ TikTok: ibaillanos Twitch: ibai Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

2014an, 19 urte besterik ez zituela, Bideo-joko Profesionalen Ligan sartu zen, enpresa berak egindako casting bat gainditu ondoren. Ander Cortés lagunarekin batera sartu zen. Abuztuan League of Legendseko bere lehen partida aurkeztu zuen, wSystem eta PainGaming artekoa. 2015. urteko urtarrilera arte, ez zion EU LCS txapelketako lehiaketak aurzkezteari ekin.

2016an, Bilbotik Bartzelonara aldatu zen, caster gisa lanaldi osoan lan egin ahal izateko. Egun Valldoreixen bizi da.

2019ko otsailean Ubeat katerako late night bat (Hoy no se sale deitua) aurkezteari ekin zion, gaur egun Bruno Feliu rapariarekin batera aurkezten duena.[1]

Handik urtebetera, 2020ko otsailean, BPLan zuen lana utzi eta G2 Esports taldearentzat eduki esklusiboaren sortzaile izatera igaro zela iragarri zuen. Gaur egun, Twitchen edukiak sortzen ematen du denbora osoa.

Streamer gisa hainbat ekitaldi jendetsu antolatu ditu, hala nola La Liga Santander Challenge. La Liga Santander Challenge La Liga Santander eta Banco Santanderrekin elkarlanean egindako ongintzazko ekitaldi bat izan zen, Espainian 2020ko martxoan COVID-19ren ondorioz jasandako konfinamenduan garatua.[2] Ekitaldiak milioi bat ikusle baino gehiago izan zituen eta 180.000 euro baino gehiago lortu zituen ongintzazko kausetarako. Vizz Agency eta Sony Musicekin batera, IbaiVision, Eurovision antzeko lehiaketa bat, ere antolatu zuen.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu