Ikas

argitaletxea
IKAS» orritik birbideratua)

Ikas, edo Ikas euskal pedagogia zerbitzua 1959 urtean sortutako 1901eko legepeko elkartea da.[1] Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntzarentzat 3 misio betetzen ditu:

  • mota guzietako dokumentalak kontsultzatzeko edo mailegatzeko eskainiz bere egoitzan;
  • pedagogia saileko animazioak eta ikerkuntza landuz : irakasleendako formakuntza eta informazio saioak;
  • dokumentu berriak sortuz eta hedatuz.
Aines Dufau zuzendaria

Historia aldatu

Sorrera aldatu

1951eko Deixonne legearen ildotik sortu zen Ikas elkartea, 1959ko agorrilaren 27an eta 28an, Euskaltzaleen Biltzarrak Baionako Euskal Museoan antolatu pedagogia jardunaldietan, 200 bat irakaslek parte hartu zutela.

1970eko hamarkadan euskalgintzako elkarte aitzindaria zen Ikas, eta egitura zenbait sortu zituen, hala nola UEU (Udako Euskal UNibertsitatea)

Pedagogia zentroa (1996) aldatu

1996an pedagogia zentro bihurtu zen Ikas, Garapen kontseiluaren gidaritzapean eta CRDPren partaidetzan.

Uztaritzeko Lota jauregira (1970) aldatu

 
Lota jauregia Ustaritzen.

Baionatik lekutu (despeditu) eta, Uztaritzeko Lota jauregian hasi zen elkartea Zuzendari postuaz gain, Hezkunde nazionalak dokumentalista plaza bat eman zion.

1999an Hezkunde nazionalak bigarren irakasle postua eman zuen, lehen mailako argitalpen-proiektuen eramateko.

Hizkuntza politikaren egituratzea (2000) aldatu

Tamalez, Convention Specifique Pays Basque lurralde-kontratuan, ikas obratzaile izan beharrean, azkenean Akitaniako CRDP (Centre Regional de Documentation Pedaogique) izendatu zuten agintariek.

Hala ere, Ikas garatzen hasi zen, lehen mailako ikastresnen eskaintza aberastuz. Maulen, Xiberoko adarra sortu zuen 2003an.

2004ko abenduan Euskararen Erakunde Publikoa sortu zen. Aurrerantzean horrek izan du ikasmaterialgintzaren eskumena, eta hiru urterik behin hitzarena sinatu du Ikasekin.

2010ean, Hezkunde nazionalak eskatuta ASFORED erakundearen ebaluazioak kalitatearen labela eman zion Ikas-i. Harrezkero, erakunde publikoek zerbitzu publikoen emaile gisa ezagutzen dute.

2012an Lota jauregia utzi eta alboan dagoen eraikinera pasa zen.

2019an baliabide eskaetan baina lehen mailako, kolegioko eta helduen irakaskuntzarako ikasmaterialak produzitzen jarraitzen du.

Elkarteburuak eta idazkariak aldatu

Luis Dassance izan lehen zuzendaria 1959tik 1967ra. Geroago hauek izan dira Jean Haritxelhar, Danielle Albizu (1987-1996), Xan Errotabehere (1996-2000), Mixel Jorajuria (2000-2008), Alazne Petuya (2008-2009) eta Maite Erdozaintzi-Etxart (2010etik).

Idazle hauek Ikaseko idazkariak izan dira: Marijane Minaberri , Piarres Xarriton, Xarles Bidegain, Manex Goienetxe (1983-1994), Erramun Baxok (1991-1996), eta Aines Dufau (1996tik).

Ezagupen ofiziala aldatu

Euskararen Erakunde Publikoa eta Hezkunde nazionalarekin egina duen hitzarmenaren arabera, honela ezagutzen da Ikas :

  • ikasmaterialgintzako zerbitzu publikoa ematen duela.
  • lau sareen federazio egitura dela (sare publikoa, pribatua, ikastolena eta AEK).

Lan ildoak aldatu

1996ko araudiaren arabera, IKAS euskal pedagogia zerbitzuak xedetzat dauka euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutza bultzatzea eskoletan, bide hauek erabiliz :

Dokumentazio zerbitzua aldatu

Gaur egun, Ikasek 28 000 bat liburu, CD eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak : eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak... Katalogoa sarean kontsultagarri da,[2] eta notizia guztiak deskargatzen ahalko dira.

Animazio pedagogikoak aldatu

Ikasek irakasleendako formakuntza eta informazio saioak antolatzen ditu, baita ere pedagogia saileko animazioak.

Adibidez :

- Inauteriak eskoletan

- Hizkuntz baliabide numerikoen erabilera

Ikasmaterialgintza aldatu

Ikus beherago argitalpen nagusien atala.

Zuberoko adarra aldatu

Zuberoako adarra ideki zuen IKASek Maulen, 2003ko azaroan, bere eginkizunen Zuberoako beharrei egokitzeko, bereziki dokumentazio eta animazio sailetan.

Antolakuntza aldatu

IKAS Uztaritzen kokatua da, Lapurdiko bizkondeen karrikako 81 zenbakian.

Elkarteburua Maite Erdozaintzi-Etxart da eta zuzendaria Aines Dufau.[3][4] Hamar langile ari dira IKASen.

Administrazio kontseilua aldatu

Administrazio kontseilua honela osatua da :

  • Zortzi kide irakasleen taldean : bi ordezkari sare bakoitzetik (sare publikotik, sare pribatutik, ikastolen saretik eta beste bi AEKren izenean).
  • Lau kide burasoen taldean, sare publikoa, sare pribatua eta ikastolen sarea ordezkatuz.
  • Bi kide kultura eta hezkuntza alorren ordezkari, bai eta euskal ikasketetako unibertsitari bat.
  • Eskubidezko bi kide, erakunde publikoen ordezkari : Akademiako errektorea eta Euskararen erakunde publikoaren lehendakaria (boz kontsultatiboa izanik).

Argitalpen batzordea aldatu

Argitalpen batzordeak ditu argitalpen saileko hautuak finkatzen, urtean bizpahiru aldiz. Hezkuntza saileko ikuskariz eta lau sareetako irakasleen ordezkariez osatua da batez ere.

Batzorde pedagogikoak eta zientifikoak ikasmateriala ikuskatzen du, Ikasek argitaratu aitzin. Hezkuntza saileko ikuskariz, unibertsitariz eta euskaltzainez osatua da.

Argitalpen nagusiak aldatu

Haur literatura aldatu

Sorkuntzak aldatu

Itzulpenak aldatu

  • Adiskide onak (Paul François)
  • Ahuntza eta pitikak (Europar tradizioko ipuina)
  • Aingeru galduaren bila (Max Ducos)
  • Ami-ami (Rascal)[8]
  • Axuria bihurria (Didier Jean)
  • Beldar gosetia (Eric Carle)
  • Dorre luze iluna (Françoise Guillaumond)
  • Eskimoaren mezua (Françoise Richard)
  • Eskuzorroa (Errusiar tradizioko ipuina)
  • Gatu ttipi galdua (Natacha)
  • Harri eltzekaria (Anaïs Vaugelade)[9]
  • Haserre Gorria (Mireille d'Allancé)
  • Hiru xerri ttipi (Europar tradizioko ipuina)
  • Idazlana (Antonio Skármeta)
  • Ilurre kixkur eta hiru hartzak (Errusiar tradizioko ipuina)
  • Kadira urdina (Claude Boujon)[10]
  • Lagun bila (Audrey Poussier)
  • Madasa (Michel Séonnet)
  • Otsoa itzuli da! eta Otso Bihozbera (Geoffroy de Pennart)
  • Pintzel magikoa (Txinatar tradizioko ipuina)
  • Sagutxo margotxo (Stéphane Millerou)
  • Samurgoa (Claude Boujon)
  • Yakouba (Thierry Dedieu)
  • Zigomarren Afrika (Philippe Corentin)

Eskuliburuak aldatu

Hizkuntza aldatu

  • Euskara 1 (CP):
    • Ikaslearen eskuliburuak (1 & 2),
    • Irakaslearen maleta,
    • Fitxa fotokopiagarriak
  • Euskara 2 (CE1)
    • Ikaslearen eskuliburua
    • Irakaslearen gidaliburua eta USB gakoa
  • Usmafin inspektorearen inkestak - 3. zikloan

Matematikak aldatu

  • HaraMat (1. maila)
  • Matematikak lantzen (1. maila)
  • Transmath kaierak kolegioan (2. maila)

Historia aldatu

  • Historia 1492-1815 Mano Kurutxari eta irakasle talde batekin landua
  • Erdi aroa eta Nafarroako erresuma irakasle talde batekin landua
  • Historia eta Geografia Baxoan, L eta ES sailetan, 2015ko gaiak eta zuzenketak (Anne-Marie Hazard-Tourillon)

Zientziak aldatu

  • Bizia eta Lurraren Zientziak, 4. zikloa[11]
  • Fisika eta Kimika - Ene kaiera, ene bidelaguna, 4. zikloan
  • Nerabeen galdeak (maitasuna - sexualitatea)

Arteen historia

  • Arteen historia 3. zikloa - irakaslearen liburua, ikaslearen irudi-bilduma eta ardatz kronologikoa Unai Zubeldia eta irakasle talde batekin landua
  • Sagotxo margotxo - gidaliburua[12] (Quitterie Laborde)

Musika

  • Musika tresnak,[13] (Georges Boulestreau)
Kirola aldatu
  • Gorputz eta kirol heziketa - 1. zikloa[14] (Pierre Bertrand)
  • Gorputz eta kirol heziketa - 2. zikloa[15] (Pierre Bertrand)
  • Gorputz eta kirol heziketa - 3. zikloa[16] (Pierre Bertrand)

Material numerikoa aldatu

  • Euskara metodoa A1/A2[17]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu