Deixonne legea izenarekin ezagutzen denak Frantzian tokiko hizkuntzen eta dialektoen irakaskuntza erregulatu zuen 1951an.[1] Frantziako eskualdeetako hizkuntzak irakasteko baimena eman zuen lehenengo legea izan zen. Formalki 1951ko urtarrilaren 11ko 51-46 Legea da (1951ko urtarrilaren 13ko JORF, 483. orrialdea[2]).

Deixonne legea
MotaFrantziako lege
lege
Argitaratze-data1951ko urtarrilaren 13a
HerrialdeaFrantzia
Nongo eskumenen mendeFrantzia

Lan osoa eskuragarrilegifrance.gouv.fr…

Lege hau IV. Errepublikan emandakoa da. Erregimen demokratikotzat jotzen den garai horretan, gezurra badirudi ere, Frantziako estatu-zentralismoak ia desagertzeko punturaino eraman zituen herri-mintzairak. Alabaina, ez gobernuaren borondatez, gutxiengo nazionaletako ordezkari politikoen presioak behartuta baizik, azkenean, frantses-gobernuak, Tarn departamentuko diputatu erradikal-sozialista batek proposatuta, Maurice Deixonne-ren Legea aldarrikatu zuen 1951eko urtarrilaren 11n. Jean Errekart eta Jacques de Menditte euskal diputatuek parte hartu zuten lege horren lanketan).[3][4]

Ikas elkartea, esate baterako, lege honen ildotik sortu zen 1959an. 1959ko agorrilaren 27an eta 28an, Euskaltzaleen Biltzarrak Baionako Euskal Museoan antolatu pedagogia jardunaldietan eratu talde bat, geroago elkartearen sorkuntzaz arduratu zena.[5]

Aurkezpena aldatu

Maurice Deixonne-k hasita, legeak eskualdeko hizkuntza jakin batzuen aukerako irakaskuntza baimendu zuen: Euskara, bretoiera, katalana eta okzitaniera. 20 urtez Korsikera baztertu egin zen italiar dialektoa zela argudiatuta. Alsaziera ere ez zen baimen-erregimen honetan aurreikusten.

11. artikuluak ikastaroak antolatu zituen Rennes, Bordele, Montpellier, Tolosa, Paris eta Aix-en-Provence-n. Irakaskuntza hau emateko, Rennes-eko Zeltiar Ikasketen Institutua ere sortu zuen.

Hortik aurrera dekretuak gehituko ziren:

Gainera, 1970eko uztailaren 10eko 70-650 dekretuak batxilergoa lortzeko eskualdeko hizkuntzak kontuan hartzea ahalbidetzen zuen.

Honezkero legea ez dago indarrean, eta hezkuntza kodearen atal desberdinetan integratua izan da.

Erreferentziak aldatu

  1. Elle fut surnommée loi Deixonne car Maurice Deixonne, alors le rapporteur de la commission parlementaire de l'Éducation nationale a présenté le projet de loi.
  2. Légifrance, Fac-similé JO du 13/01/1951, page 483
  3. a b Iztueta Armendáriz, Paulo 1941-. (2016). Hizkuntza-asimilazioa eta hezkuntza-sistema Euskal Herrian. (1. argit. argitaraldia) Utriusque Vasconiae ISBN 978-84-944061-7-1. PMC 989144048. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  4. (Frantsesez) Goienetxe, Manex. (1974). L'Oppression culturelle française au pays Basque. ELKAR, 23 or..
  5. «Nor gara? - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu