Hugo Viana

futbolari portugesra

Hugo Miguel Ferreira Viana (Barcelos, 1983ko urtarrilaren 15) Portugalgo futbolaria da. Selekzio nazionalean eta Valencia CF tadean aritzen da gaur egun. 2007-2008ko denboraldian, ordean, Osasunan jardun zuen, Valencia CF-k utzita.

Hugo Viana

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHugo Miguel Ferreira Gomes Viana
JaiotzaBarcelos1983ko urtarrilaren 15a (41 urte)
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Portugalgo futbol selekzio nazionala2001 / 2012291
Sporting Clube de Portugal2001 / 2002261
Portugal national under-21 football team2001 / 2004223
Newcastle United Football Club2002 / 2005392
Sporting Clube de Portugal2004 / 2005326
Valencia Club de Fútbol2005 / 2010442
Osasuna2007 / 200891
SC Braga2009 / 2010284
SC Braga2010 / 20137912
Shabab Al Ahli Club2013 / 2015273
Al Wasl FC2015 / 2016372
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua74 kilogramo
Altuera178 zentimetro

FIFA: 189432 UEFA: 49112 Edit the value on Wikidata

Aurreko atera begira dagoen aurrelari ezkerra da, alboetatik ere ibili ahal dena. Lisboako Sporting Clube de Portugalean hasi zen. Europako futbolari gaztearen Saria lortutakoan, Newcastle United FC taldeak erosi zuen 12 euroren truke. Ingalaterran bi urte eman ondoren, Sportingera utzita itzuli zen. 2005-06ko denboraldian Valentziara joan zen, berriro utzita, nahiz eta 2006ko martxoan erosi. 2007ko udan Osasunara etorri zen utzita, Iruñeko taldeak denboraldiaren amaieran jokalaria erosteko aukera badu ere. Nolanahi ere, talde berriarekin lehendabiziko lan saioan lesio larria jaso zuen Hugo Vianak, eta denboraldian ez zuen oso maiz jokatu. Hori zela eta, denboraldia amaitutakoan, Osasunak ez zuen erosi, eta jokalaria Valentziara itzuli zen.

Portugalgo selekzioaren 2001eko azaroaren 14an estreinako aldiz jokatu zuen, Angolaren aurkako lagunarteko partidan. 2002ko Munduko Futbol Txapelketan selekzioaren egon zen, nahiz eta gutxi jokatu. 2004ko Joku Olipikoetan, ordea, bai jardun zuela.

Palmaresa aldatu

  • Portugalgo liga: 2001/02
  • Portugalgo kopa: 2001/02

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Viana  

(Gaztelaniaz)*estatistikak