Hrvoje Klasić (Sisak, Kroazia, 1972) kroaziar historialaria da. Ezaguna da bai Jugoslavia sozialistari buruz egindako lanengatik, zein errebisionismo historikoaren kontra duen jarrerarengatik.

Hrvoje Klasić

Bizitza
JaiotzaSisak1972ko abenduaren 6a (51 urte)
Herrialdea Kroazia
Lehen hizkuntzaKroaziera
Hezkuntza
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta historialaria
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Hrvoje Klasić 1972ko abenduaren 6an jaio zen Sisak hirian. Bertan egin zituen lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak. 1991an Kroaziako guda hasi zen eta Klasićek Kroaziako Armadarekin borrokatu zuen Krajinako Serbiar Errepublikaren indarren aurka[1]. 1997an lortu zuen Historia karrerako lizentziatura Zagrebeko Unibertsitatean. Bere doktoretza-tesiak "Jugoslavia 1968an. Gizarte- eta politika-aldaketak Jugoslavian mundu-mailako gertakizunen testuinguruan" izenburua izan zuen. 1995tik aurrera Sisakeko institutu batean irakasle izan zen, eta 2003tik aurrera Zagrebeko Unibertsitatean, Filosofia fakultatean.

1998 eta 2000 artean Kroaziako Alderdi Sozialdemokrataren gazte-erakundearen lehendakari izan zen.

Lan historikoa aldatu

Hrvoje Klasić Zagrebko Unibertsitatea irakasle da egun, "Europar Historia 1945tik aurrera" eta "Propaganda politikoa XX mendean" irakasgaiak irakasten ditu[2]. Bere historiako ikergai nagusiak Jugoslaviako sozialismoa, Jugoslavia sozialistaren kanpo-harremanak eta barne-aldaketak, eta "Kroaziar Udaberria" (1969an hasi zen mugimendu politiko-kulturala, kroaziar hizkuntza serbokroazierarengandik bereiztearen aldekoa eta Kroaziaren eta Jugoslaviaren orduko harreman-eredu birplanteatzearen aldekoa) dira.

Klasić ezaguna da Kroazian 1990 hamarkadatik aurrera (batez ere Franjo Tudjman lehendakariaren ekimenez) aurrera egin duen errebisionismo historikoaren aurkako borrokagatik. Klasićek epelkeriarik gabe dio Bigarren Mundu Gudan Kroaziako Estatu Independentean gertatutakoa serbiarren aurkako genozidioa izan zela[3]; edo hura Estatu faxista bat izan zela, eskuin errebisionistak zabaltzen duen "kroaziarren Estatua, testuinguru hartan izan zitekeena" narratibaren aurka[4]. Bestetik eskuin muturra zuritzearen kontra azaldu da hainbat aldiz; adibidez, "Za dom spremni!" ustašen oihu ofiziala "Kroaziar oihu tradizional" gisa legitimatzearen aurka azaldu da, oihu hori kroaziar historian existitu ez zela frogatuz[5][6]. 1991ko independentziaz geroztik diaspora faxistako kide ohiek Kroaziako sisteman zein kroaziar eskuin "arrunteko" alderdian (HDZ alderdia) botere handia dutela salatu du Klasićek[7]. Bestetik, Kroaziako Gobernuak eta historiografia ofizialak Jugoslavia sozialistari, Titori eta partisanoei buruzko irudi desitxuratua eta kriminalizatua zabaltzen dutela dio[8][9][10].

Bere azken lana, Mika Špiljak, jugoslaviar partisano, militante eta politikari komunista eta Titoren laguntzaile hurko izandakoari buruzkoa da (Zagrebko alkate, Jugoslaviako lehen ministro eta Jugoslaviako lehendakari besteak beste)[11].

Egun, Historia Irakasleen Europar Elkarteko kide da[12].

Erasoak eta mehatxuak aldatu

Klasićen ikuspegi historiko zein politikoak direla eta, eskuin muturrak eta ustašen jarraitzaileek bere aurka hainbat aldiz eraso egin dute. 2019ko abuztuaren 29an bere lantokian heriotz mehatxuak jaso zituen eskutitz baten bidez[13]. Eskuineko egunkari zein webguneek (eta baita eskuinak kontrolatutako kroaziar Wikipediak) sarritan eraso eta kritika gogorrak egiten dizkiote[14], batzuk "aberriaren etsai" edo "Serbia Handiaren jarraitzaile" deitzeraino heldu direlarik[15]. Ezagunak izan dira 2016an zehar Kroaziako kultura-ministro izan zen (eta faxismoaren aldeko ikuskerengatik ezaguna den) Zlatko Hasanbegovićekin izan zituen eztabaidak[16]; Hasanbegović Klasićekin eztabaida publikoetan parte hartzeari uko egitera iritsi delarik[17].

Hrvoje Klasićek Kroazian historia egiteko giro guztiz askea ez dagoela eta bai Gobernuak zein eskuindarrek intelektualak presionatzen dituztela salatu du[18].

Argitaratutako lanak aldatu

Liburuak aldatu

  • Hrvatsko proljeće u Sisku (Kroaziar Udaberria Sisaken), Srednja Europa, 2006.
  • Jugoslavija i svijet 1968 (Jugoslavia eta mundua 1968an), Naklada Ljevak, 2012.
  • Bijelo na crno - lekcije iz proslosti za budućnost (Zuritik beltzera. Iraganetik etorkizunerako irakasgaiak), Naklada Ljevak, 2019.
  • Mika Špiljak - revolucionar i državnik (Mika Špiljak, iraultzailea eta Estatugizona), Naklada Ljevak, 2019.

Dokumentalak aldatu

  • Hrvatsko proljeće (Kroaziar Udaberria), HRT Kroaziar Irrati-telebista.
  • NDH (Kroaziako Estatu Independentea), HRT Kroaziar Irrati-telebista.

Erakusketak aldatu

  • Yugoslavia: from the beginning to the end (Jugoslavia: hasieratik amaierara), 2012ko abendutik 2013ko martxora Belgradeko Jugoslaviako Historiaren Museoan egon zen ikusgarri.

Erreferentziak aldatu

  1. «SRAMOTNO: ’91. sam u uniformi strahovao od specijalaca JNA, a sada mi nacionalisti prijete kako će mi izvaditi oči. Neće me zaustaviti’» net.hr (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Zagrebeko Unibertsitatea. (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  3. «INTERVJU: Hrvoje Klasić - Ustaše su počinile genocid nad Srbima u Drugom svetskom ratu! (4.2.2019)» YouTube/Balkan Info (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  4. «La herida del pasado fascista aún sangra en Croacia» El País (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  5. «Predsjednica kaže da je inicijativa o pozdravu ‘Za dom spremni’ na razini provokacije, a povjesničari tvrde da nema veze s hrvatskom tradicijom» Telegram (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  6. «'Za dom spremni' kao pozdrav je uveden tek utemeljenjem ustaške NDH» Vecernji List (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  7. «In Croatia, Nazi Sympathizers Are Welcome to Join the Party» Foreign Policy (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  8. «Hrvoje Klasić: Uništili smo i vlastitu povijest» Novi List (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  9. «Klasić: ‘Sve vezano za ustaški režim treba zabraniti, petokraka nije zločinački simbol’» dnevno.hr (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  10. «Kroazierazko Wikipedia: Eskuin muturraren propaganda tresna? (I)» Drina Zubia elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  11. «‘MIKA ŠPILJAK – REVOLUCIONAR I DRŽAVNIK’: Predstavljena Klasićeva knjiga koja prati ključne procese hrvatske povijesti 20. stoljeća» net.hr (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).[Betiko hautsitako esteka]
  12. (Ingelesez) Even-Zohar, Jonathan. (2019). «“A society where I should be quiet is not a society for me.” Interview with Hrvoje Klasić (elkarrizketa)» EuroClio.
  13. «‘Ustasa’ Letter Threatens Croatian Historian with Death» Balkan Insight (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  14. «Tko je Hrvoje Klasić? Povjesničar za kojeg Tito nije diktator, katolički svećenici podržavali su ustaštvo, a na Bleiburgu su ubijani ‘neprijatelji države’» narod.hr (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  15. «Desničarski Hrvatski tjednik objavio skandaloznu naslovnicu» Index.hr (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  16. «'Hasanbegović danas nije ni u jednom trenutku osudio ustaški režim'» Vecernji List (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  17. «Ni Hasanbegović, ni Nobilo, ni Miljevac, već Klasić!» radio-banovina.hr (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  18. «“A society where I should be quiet is not a society for me.” Interview with Hrvoje Klasić» Euroclio (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).