Horajti "Ostertzeko Horus", ostertzean Eguzkiaren pertsonifikazioa zen egiptoar mitologiaren arabera.

  • Izen egiptoarra: Horajti. Izen greziarra Horactes.
Horajti
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

Ikonografia aldatu

Eguzki diskoarekin koroatuta eta bekokian kobra bat (Uadyet) zuen belatz bezala irudikatua zen.

Mitologia aldatu

Horajti "Denderako Jauna" zen, beranduago, Hathorren aurrean nagusitasuna galdu zuen arren.

Duateko Ihi Zelaien arduraduna zen, hauek, ondoren, Osirisen agindupean geratu zirelarik.

Iusaasekin ezkonduta zegoen, eta Serketen semea zen.

I. dinastiatik ezaguna izan zen, beranduago, Rari lotua izan zen arren, Ra-Horajti bezala.

Piramideetako Testuetan "igokundearen ereserki" bat dago (563. adierazpena), non faraoiaren (Horusekin identifikatua) Zeruko Erreinura (Duat)era iritsiera kontatzen den. Ereserkiaren zati batek honako hau dio:

Zeruko ateak zabalik daude
Zeruko ateak, parez pare irekita daude Horajtirentzako
igo eta Ihien Zelaian bainatu ahal dadin
Zeruko ateak niretzat irekiak daude
Zeruko ateak, parez pare irekita daude niretzako
igo eta Ihien Zelaian bainatu ahal nadin.

Horus, gerra eta ehiztarien jainkoa ere izan zen, belatzarekin lotuta baitzegoen. Honek, maiestate eta botere sinbolismo bat gehitua darama, eta faraoiek jarraitu beharreko eredu bat. Gainera, Nemty (gerraren jainkotzat ere hartzen zena eta, gaitzizen bezala "bidaiatzen duena" zuena), ondoren Horusekin identifikatua izan zen.

Epitetoak aldatu

"Ostertzeko Horus", "Denderako Jauna" eta "Eguzki Irteerako Lurrekoa" deitua zen.

Sinkretismoa aldatu

Ra jainkoarekin lotua izan zen, Ra-Horajti bezala.

Ra-Horajti, benetan, titulu edo manifestazio bat izan zen, jainko konposatu bat baino gehiago. Horajti, Rarekin lotzeko asmoa zegoen, Horusen goizeko egunsentiko alde bat bezala. Ra-Horajtik, soilik, Eguzkiaren ibilbideari erreferentzia egiten ziola iradoki da, ostertzetik ostertzera, Ra bezala, edo itxaropen eta pizkunde ikur bezala Raren alde bat esan nahi zuela, ziuraski, Horus eta Ra Eguzkia eta faraoiari lotuak zeudelako sustatua izan zena.

Gurtza aldatu

Letopolis, Abu Sinbel, El Derr eta Amadan gurtua izan zen.

Ra-Horajti eran, Rarekin batera, Heliopolis, Karnak eta Deir el-Baharin gurtua da.

Kanpo estekak aldatu