Uadyetek, "Zeruko Anderea" Eguzkiaren bero erretzailea sinbolizatzen zuen, baita suaren garra ere. Beranduago, "Raren Begia". Hazkuntzaren indarra, lurraren eta uren emankortasuna sinbolizatzen zituen. Behe Egipto eta faraoiaren jainkosa babeslea zen egiptoar mitologian.

  • Izen egiptoarra: Uadyet. Izen greziarra: Uto edo Buto. Jainkosa greziarra: Leto
Uadyet
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
DomeinuaEgipto Beherea

Ikonografia aldatu

Emakumea, Behe Egiptoko koroa gorria eta uraeusarekin. Baita kobra bezala ere, saski batean, koroa gorriarekin. Beste batzuetan, eguzki diskoa eta uraeusa daramatzan lehoi eme bezala.

Mitologia aldatu

Anubisen alaba eta Hapi-Mehten emaztea. Horus umeari titia eman zion, Isisen semea zena, eta Sethengandik babestu zuen.

Faraoia eta Behe Egiptoren jainkosa babeslea. Errege tituluaren zati zen. "Bi Andereak" (Nebty izena), "Bi Lurren" gaineko erregetza sinbolizatzen zuena, Goi eta Behe Egipto, alegia.

Epitetoak aldatu

Bere izenak "kolore berdeko papiroa" esan nahi du, "berdea" ere deitzen zitzaion, lurraren emankortasuna irudikatzen baitzuen.

Gurtza aldatu

Buton jatorria duena eta bertako patroia, Behe Egipton, non orakulu ospetsu bat zuen. Tanisen ere gurtua izan zen. Bere jaia, Paini hilabeteko zazpigarren egunean ospatzen zen.

Izen teoforoak aldatu

Uadyet, Nekhbetekin batera, Nebty izenaren zati zen "Bi Andereak", Behe Egiptoko ordezkari bezala.


Kanpo estekak aldatu