Herpes zosterra jatorri birikoa duen gaixotasuna da, barizelaren ondorio berantiartzat jotzen dena, larruazalean pikor edo besikula txikiak sortzen dituena. Larruazalaren azpian dauden nerbioetan mina eragiten du, erremina izatetik oinaze handia izatera igaro daitekeena. Orokorrean, 50 urte baino gehiago dutenek pairatzen dute gaitz hau.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Herpes zoster
Deskribapena
Motagaixotasun biriko kutsakorra, skin infection (en) Itzuli, varicella zoster infection (en) Itzuli, post-viral disorder (en) Itzuli, viral skin disease (en) Itzuli, nahasmendu neurologikoa
eritasuna
Espezialitateainfektologia, dermatologia
neurologia
Arrazoia(k)Barizela-zoster birus
Sintoma(k)min neuropatiko kronikoa, postherpetic neuralgia (en) Itzuli, sukarra, buruko mina, hotzikara, baba
parestesia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakfamciclovir (en) Itzuli, Kapsaizina, valacyclovir (en) Itzuli, aziklobir, Gabapentina eta pregabalin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB02 eta B02.9
GNS-9-MK053
GNS-10B02
GNS-9053
DiseasesDB29119
MedlinePlus000858
eMedicine000858
MeSHD006562
Disease Ontology IDDOID:8536

Etiologia aldatu

Herpes zosterraren eragilea Barizela-zoster birusa da, barizela eragiten duen birus bera, hain zuzen. Barizela eta herpes zosterra bi patologia desberdinak dira, baina lotura handikoak, mikrobio eragile bera baitute. Herpes zosterra garatzeko barizela pasatu behar izan da aurretik (urte batzuk lehenago). Barizela pasatutakoan, birusa ez da desagertzen, urte luzez sor egon daiteke nerbio-zeluletan, bizkarrezur-muinetik gertu dauden nerbio-gongoiletan, hain zuzen ere. Birusa berpizten denean herpes zosterra agertzen da: nerbio-gongoiletatik birusa neuronetan zehar mugitzen da, larruazalaren gainazalera iritsiz; han, gaixotasunaren zauri mingarria eragiten du: zosterra.

Barizela pasatu dutenen %20 inguruk, denboraren poderioz, herpes zosterra sufrituko dute, latentzia egoeran zegoen birusa berpizten denean. Urte anitz igaro daitezke barizela eta herpes zosterren artean (40-50 urte), eta birusaren bizkortzeak -antza denez- zer ikusi handia du gaixoaren egoera immunologikoarekin.

Bestalde, zenbait ikerketek estresak eragina nabarmena duela gaitzaren agerpenean frogatzen dute. Jakina da estresa eta immunitate-sistemaren arteko lotura: prozesu zehatza ezagutzen ez bada ere, estresak immunitate-sistemaren jarduera gutxitzen du, infekzioen agerpena erraztuz.

Sintoma klinikoak aldatu

Gaitzaren sintoma nagusia erremina edo oinaze handia larruazaleko erupzioa agertuko den tokian izaten da. Mina sentitu eta 2-3 egunetan ohiko besikulak agertzen dira larruazalean, infektatutako nerbioaren gainetik (dermatometan).

Herpes zosterrak gehien jotzen dituen gorputzaren atalak toraxa, sabelaldea eta bizkarra dira. Besoak eta hankak ere jotzen ditu, baina aurrekoak baino gutxiago.

Minarekin batera, zenbait kasutan sukarra, zefaleak eta ondoeza orokorra ere agertzen dira.

Pertsona osasuntsuengan sintomek 2-4 aste irauten dute, eta gaitza berez sendatzen da. Osaketa prozesuan T linfozitoek zeregin oso garrantzitsua burutzen dute: T linfozito gutxi dutenek -HIESaren gaixoek, adineko pertsonek edo minbizia tratatzeko kimioterapia immunodepresora hartzen dutenek- nekez indargabetuko dute birusa, eta gaitza kronikoa bihur daiteke.

Herpes zosterraren konplikazioetako bat neuralgia postherpetikoa da, birusak jotako nerbioetan min iraunkorra eragiten duena.

Tratamendua aldatu

Ez dago sendatzeko tratamendurik. Kasu gehienetan gaixotasuna berez sendatzen da, immunitate-sistema infekzioari gailentzen zaionean.

Arrisku-taldeetan daudenei (immunogutxituak, adineko pertsonak...) botika antibiralak eman ohi zaizkie. Aziklobirra da erabiliena, eta gaitzaren iraupena eta konplikazioak murrizten ditu. Bere eraginkortasuna lotuta dago bere hartze goiztiarrarekin.

Pertsona osasuntsuengan tratamendua sintomatikoa da; mina gutxitzeko analgesikoak erabiltzen dira: parazetamola kasu arinetan, eta morfina larrienetan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu